Substantzia kimiko anitzekiko esposizio konbinatuak giza osasunean duen arriskuaren ebaluazioaren testuinguruan, EFSAk orientabide-gida bat argitaratu du. Gida horrek, batetik, zientzia‑irizpideak aplikatzeko metodologia bateratu eta malguak eskaintzen ditu, eta, bestetik, substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko leheneste-metodoak.

Proposatutako esparrua

Orientabide-dokumentu horretan, esparru bat proposatzen da substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzean sor daitezkeen arriskuetan oinarritutako irizpideak aplikatzeko, eta, horretarako, toxikotasunari buruzko informazioa erabili da ebidentziaren haztapenerako ikuspegi egituratu baten bidez.

 

Txostenak, halaber, kasu praktikoen azterlanak ematen ditu, proposatutako irizpideak nola aplikatu eta produktu kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko leheneste-metodoak nola erabili argitzeko.

Gomendioak

EFSAk gomendioak ematen ditu arlo horretan etorkizunean egingo diren lanetarako, substantzia kimikoak ebaluazio-taldeetan multzokatzeko zientzia-irizpideak eta leheneste‑metodoak aplikatzea eta ezartzea onesteko. Ildo horri jarraikiz, EFSAren paneletan proba-fase bat egitea proposatzen da, eta, horretarako, kasu espezifikoak erabiltzea.

 

Era berean, irizpide horiek ezartzea babesteko, OpenFoodTox datu-basea eguneratzea proposatzen da, bai eta ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) estandar bateratuak erabiltzea ere, propietate kimikoei buruzko datuak egituratzeko.