EFSAk 2016an eginiko segurtasun-ebaluazioaren berrikuspen berria argitaratu du, hauei buruzkoa: sufre dioxidoa (E 220), sodio sulfitoa (E 221), sodio bisulfitoa (E 222), sodio metabisulfitoa (E 223), potasio metabisulfitoa (E 224), kaltzio sulfitoa (E 226), kaltzio bisulfitoa (E 227) eta potasio bisulfitoa (E 228).

Konposatu sufredun horiek kontserbagarri eta antioxidatzaile gisa erabiltzen dira elikadura-produktu askotan (fruta eta barazki lehortuak; patata, garagardoa eta malta-edariak oinarri dituzten produktuak; ardoa eta fruta-zukuak; etab.). Ardogintza-prozesuan zehar hartzidura geldiarazteko ere erabil daitezke.

EFSAren 2016ko azken ebaluazioan 0,7 mg-ko behin-behineko EIOa zenbatetsi zen, honen baliokidea: SO2/gorputz-pisuaren kg eguneko.

Urte hauetan bildutako esposizio-datuetatik abiatuta, EFSAren adituen panelak ondorioztatu du ez direla ebatzi ebaluazio horri buruzko zalantzak.

Aintzat hartuta dauden toxikotasun-datuak ez direla nahikoak behin-behineko EOIa mantentzeko, hura indargabetzea erabaki dute, eta MOEan (esposizio-marjina) zentratutako ikuspegia aplikatzea, egungo egoera berriro ebaluatzeko.

botella vino

Hori horrela, ikuspegi berri horrekin esposizio-kalkuluak egin ondoren, kalkulatu da nerabeen adin-tartean gainditu egiten direla potentzialki segurtasun-mailak.

EFSAren iritzi berri hori dela eta, Europako Batzordeak eta estatu kideek elikagaietan konposatu horien erabilera berrikusteko konpromisoa hartu dute, segurtasuna bermatzeko.

Bestalde, berrikusketa berri hori egiteaz arduratu den panelak ohartarazi du artseniko, berun eta merkuriorako gehieneko mugak berrikusi egin beharko liratekeela, eta kadmiorako gehieneko muga ezarri beharko litzatekeela.