T-2 eta HT-2 trikotezenoen toxikotasunari buruzko txostena – EFSA 2010
Trikotezenoen A multzoko T-2 eta HT-2 toxinei buruzko informazioa biltzen du toxikologia-txosten honek. T-2 toxina berehala metabolizatzen da HT-2ra, eta biok toxikotasun maila berean daudela ulertzen da.
Trikotezenoak landareetan eta landareetatik datozen produktuetan daude; beraz, Animalien Osasunean eta Osasun Publikoan eragina izan dezakete.
Arriskua aztertzeko garaian atera daitezkeen ondorio nabarmenenak honako hauek dira: toxikotasuna oro har, hematotoxizitatea eta inmunotoxizitatea.
EFSA Txostena: T-2 eta HT-2 toxinak