T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentzia elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan – RIKILT 2010
Ikerketa lan honek hainbat datu biltzen ditu T-2 toxinaren eta HT-2 toxinaren presentziaz elikagaietan, pentsuetan eta lehengaietan.
Ikerketak Europa osoko datuak hartu ditu kontuan. Eta azterlan horretatik atera ahal ditugun ondorioak honako hauek dira:
- Eskuragarri ditugun datuen arabera, oloa izan liteke oso kutsatuta egon daitekeen zereala.
- Garagarrari dagokionez, toxina hauen presentzia eta kontzentrazioa areagotu egin da 2004. urtetik hona Europa osoan.
- Artoa batzuetan kutsatuta antzeman da, baina, betiere, maila apalean.
- Garian oso gutxitan antzeman da kutsadura; eta, antzeman denean, kontzentrazio baxuetan.
- Elikagaiek, oro har, oso intzidentzia eta kontzentrazio baxua izaten dute toxina hauekin, olozko produktuek izan ezik.
- Ez du ematen fungizidek eragin handia dutenik toxina hauek agertzeko arriskuan.
- Oloaren azpiproduktuetan toxina-maila areagotu egin da; azpiproduktu horiek animaliak elikatzeko erabii ahal dira.
Azterlana: T-2 eta HT-2 toxinak