2013ko azaroaren 26an sortu zen Europako sarea "European network on taeniosis/cysticercosis [COST TD1302]", eta horren xedea da aurrerapausoak ematea teniasia/zistizerkosia gaixotasunaren ezagutzan.

Gaixotasun hori osasun publikoan garrantzia duen zoonosia da. Gainera, eragin ekonomiko esanguratsuak dakartza EB barruko zein kanpoko txerrien eta behien sektoreetan.

Teniasia hesteetako infekzio bat da, eta bi zestodo espeziek eragiten dute: Taenia solium (txerrien tenia) eta T. saginata (behien tenia). Gizakietan infekzioa sortzen da txerriaren haragi gordina edo gutxi kuzinatutakoa jaten denean (T.solium). Infekzio hori oso garrantzitsua da, zistizerkosia eragin baitezake, eta hori gaixotasun larria da.

Gizakiak, halaber, T. saginataren infekzioa har dezake, baldin eta behar ez bezala kuzinatutako behiaren haragia kontsumitzen badu. T. saginatak eragindako teniasiak, oro har, ez du eragin handirik gizakiaren osasunean.

Ikerketarako Sare berriaren asmoa da zenbait alderdi jorratzea; besteak beste, transmisioaren dinamika, infekzioaren garapena eta gaixotasun honen agerraldi klinikoak, ez baitira oso sakon ezagutzen.Alderdi horiek hobeto ezagutzeak aukera berriak sortuko ditu diagnostikoak egiteko proba berrietako eta balizko txertoetarako. Ikerketaren berariazko helburuen artean, besteak beste, honako hauek daude:

  • Diagnostikorako eta kontrolerako tresna berritzaileak eta errentagarriak garatzea.
  • Gaixotasunaren hedadura-maila eta ekonomian duen eragina ebaluatzea.
  • Komunikazio eta kudeaketarako prozedura bateratuak garatzea.

Sareak lau urteko iraupena izango du, eta bertan Europako hamazortzi herrialdetako erakundeek hartuko dute parte; horien artean daude, besteak beste, Centre de Recerca en Sanitat Animal" – CReSA eta Instituto de Salud Carlos III.