Ikastetxeetan gaixotasun gastrointestinalak ekiditeko tresnak
Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) hainbat tresna argitaratu ditu, ikastetxetan infekzio gastrointestinalak eta agerraldiak prebenitzen laguntzeko. Tresna horien artean hainbat talderi zuzenduriko komunikazio-jarduerak aurki ditzakegu; adibidez, hauei zuzendurikoak: ikasleak, irakasleak, jangeletako langileak, familiak, osasun-agintariak…
Honako hauek biltzen ditu tresna-kitak: inplementazio-gida; komunikazio-jarduerak ezagutarazteko logotipoa; hainbat mezu motz eta erakargarri (leloak); gaixotasun gastrointestinalak prebenitzeko neurrien zerrenda, eta piktogramak, kartelak eta Powerpoint aurkezpenak.
Prebentzio-neurriak ECDCk eginiko txosten honetatik atera dira: “Prevención de la infección por norovirus en escuelas e instalaciones de cuidado infantil“. Honako arlo hauek jorratzen dira:
- Gastroenteritisari buruzko ezagutza
- Eskuen higienea
- Gaixotutakoak isolatzea eta baztertzea
- Inguruaren garbiketa eta desinfekzioa
- Catering-arauak
- Agerraldien tratamendua
Azkenik, egiaztatze-zerrenda bat ere badago, ikastetxeetan ziurta dezaten prebentzio-neurri nagusiak aplikatzen ari direla arestian aipatutako taldeetan; izan ere, alde interesdun guztiek bete behar dituzte prebentzio-neurriak.