Europako Batzordearen Albaitaritza eta Elikadura Bulegoko (FVO) ikuskatzaile-ekipo batek Espainia bisitatu zuen 2014ko ekainean, agintari eskudunek TRACES sistema egoki erabiltzen zuten ebaluatzeko.

TRACES informatika-sistema integrala da, Europako Batzordearen Osasuna eta Kontsumoa Zuzendaritza Orokorrak kudeatutakoa, eta animalien eta animalia-jatorriko produktuen inportazioa, mugimenduak, esportazioak eta erkidego barneko merkataritza jakinarazteko, ziurtatzeko eta kontrolatzeko balio du.

Mundu osoko operatzaile ekonomikoek (sektore pribatua) eta agintari eskudunek erabil dezakete sare hori. Webaren bidez erabiltzen da, denbora errealean atzera eta aurrera begira aztertzeko animalien eta animalia-jatorriko produktuen mugimenduak.

Honako hauek dira FVOren txostenaren ondorio nagusiak:

  • Espainiak agintari eskudunak izendatu ditu TRACES erabiltzeko, animalia-jatorria zein bestelako jatorria duten produktuekin eta animalia biziekin. Mugako Ikuskaritza Postuek (MIP) egoki darabilte, batez ere agintari zentralen erantzukizunaren mende daudelako.
  • Alabaina, agintari eskudunek autonomia-erkidegoetako animalia-osasuna kontrolatzeko besterik ez darabilte TRACES.Autonomia-erkidegoetako Osasun Publikoko agintari eskudunek sistema ez erabiltzeak eragotzi egiten dubeste estatu kide batzuekin informazioa trukatzea, hil edo berriz inportatu behar diren animaliei dagokienez.
  • Oro har, MIPetako eta Tokiko Albaitaritza Unitateetako (TAU) langileek esperientzia dute TRACES sistemarekin: Osasun Publikoko eskualde-mailako agintari eskudunak dira salbuespena, ez baitute sistema erabili; izan ere, ez dute sarbiderik, eta, gainera, ez dute prestakuntzarik jaso.Beraz, Espainiak ez ditu betetzen TRACES erabiltzeko gutxieneko betekizunak hiltegietan eta animalia-jatorriko berrinportazioetankontrol ofizialak erregistratzeko.
  • Oro har, animalia biziak inportatzeari eta Espainiatik kanpo doazen animali biziak Batasunaren barnean mugitzeari dagokionez, TRACES egoki erabiltzen da. Zenbait bidalketa zehatzen jarraipenean atzemandako gabeziek (animalia-jatorriko azpi-produktuak Batasunaren barneko merkataritzarako, berrinportazioak, suntsitzeko produktu-bidalketak, hiltegietara bidalitako animaliak) erakusten dute agintari eskudunen arteko komunikazioa ahula dela eta bidalketen trazabilitatea ez dagoela bermatuta, kontrolak ez direlako TRACESen erregistratzen.
  • MIPetan sistema bat dagoezarrita, TRACESen erabilera egokia egiaztatzeko balio duena. Alabaina, datuak erregistratzeko betekizunak, oraindik orain, ez dira kontrolatzen eta betetzen. Ez dago sistema ezarririk, autonomia-erkidegoetako animalia-osasuneko agintari eskudunek TRACES egoki darabiltela egiaztatzeko, merkataritza-agirien kontrolari dagokionez, eta TAUk ere ez du tokiko merkataritzako osasun-ziurtagiriak kontrolatzeko sistemarik.Beraz, gabeziak ez dira denboraz atzematen eta zuzentzen.

FVOren txostena