Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agentziaren (FSAI) Mikrobiologiako azpibatzordeak 2003an argitaratu zuen iritzia eguneratu egin du, Mycobacterium tuberculosis complex (MTBC) eta Mycobacterium bovis patogenoei buruzkoa, hain zuzen. Izan ere, elikakatean zehar egon eta animalien artean antzeman ahal baititugu aipatu patogenoak. Bigarren berrikusketa honetan, aldiz, honako ondorio hauetara heldu dira: Tuberkulosi zoonotikoa ez da ohikoa Irlandan. Halaber, batetik, pasteurizazioari esker, eta, bestetik, gaixotasuna errotik kentzea lortu delako, murriztu egin da kutsatutako animalia-taldeen esnearen bidezko transmisioa. Hala eta guztiz ere, kezkagarria da, oraindik ere, pasteurizatu gabeko esnearen eta berorren produktuen kontsumo maila. Izan ere, kontsumo hori arriskutsua izan liteke.

Artikulu osoa