Txerrien H3N2 gripearen arriskua EBn
EBn txerrien gripea egoteko aukera gutxi dago. Hori ondorioztatu dute EBko hiru agentziek (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza -EFSA-, Sendagaien Europako Agentzia -EMA- eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroa -ECDC-), A (H3N2) motako txerrien gripeak EBn duen presentziaren arriskua dela eta.
Hiru agentziek egindako ebazpenak ebaluatu eta gomendioak eman ditu A (H3N2) gripearen birusak animalien osasunean eragin ditzakeen arriskuen eta giza zein animalien osasunean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Arriskua txikia izan arren, agentziek uste dute garrantzitsua dela txerrien artean dauden gripearen anduien zaintza indartzea.
Halaber, uste dute beharrezkoa dela hau gizakien gripearen birusaren zaintzarekin lotzea. Txerriak gordailu garrantzitsua dira gripearen birusaren ekologian; izan ere, hegaztien gripearekin eta gizakien A gripearekin kutsa daitezke, eta eragina izan ahal dute espezieen arteko transmisioan. Horrek txerri-, hegazti- edo giza jatorriko birusen ko-infekzioa eta birkonbinatze genetikoa eragin dezake.
Esate baterako, 2011n Ameriketako Estatu Batuek txerri-jatorriko H3N2v birusaren aldaera batekin lotutako gizakien infekzio sorta baten berri eman zuten. 2012an, Ameriketako Estatu Batuetan H3N2v gripearen birusak infektatutako gizakien 309 kasu atzeman ziren, eta 2013an, dagoeneko, 12 kasu atzeman dira.
Iritzi bateratuak azaldu du gomendagarria dela EBko txerrien artean dauden gripearen anduien zaintza indartzea; izan ere, ezinezkoa da propietate pandemikoak garatzea ahalbidetzen duten H3N2v birusaren aldaketak aurreikustea eta kontrolatzea.
Loturak:
A (H3N2) gripeari buruzko zientzia-iritzi bateratua