Txikizkako saltegietarako Errege Dekretu berria
2022ko abenduaren 21ean (asteazkena) argitaratu zen abenduaren 13ko 1021/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez txikizkako merkataritza-saltokietan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko higiene-baldintza zehatzak arautzen diren.
Errege Dekretuak elikadura-produktuak ekoizteko, prestatzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta merkaturatzeko higiene-baldintzen oinarrizko araudia ezartzen du, eta 852/2004 eta 853/2004 (EE) araudietan jasotakoak jaso eta osatzen ditu.
Araudi horiek II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak neurri batean malgutzea aurreikusten zuten; beraz, Erre Dekretuak txikizkako saltegietan aplikagarriak diren egokitzapenak ezartzen ditu.
Errege Dekretu berriko alderdi hauek nabarmentzen ditugu:
- Txikizkako saltegiek ekoizpen propioko elikagaiak hornitu ahal izango dizkiete beste txikizkako saltegi batzuei, betiere:
- Bolumena merkaturatutako elikagaien urteko bolumenaren % 25 baino txikiagoa bada.
- Astean gehienez ere 500 kg badira.
- Hornitzaileak erantzukizunpeko adierazpena aurkezten badu.
- Elikadura-produktuak mantentzeko tenperatura-baldintzak ezartzen dira (taulan jasotzen ez diren salbuespenak EDan kontsulta daitezke):
- Elikagaiak izoztu, desizoztu eta berriro izozteko eragiketak egiteko modua ezartzen da. Besteak beste, tenperaturak -18 ºC-koa izan behar du elikagaiaren erdigunean, eta elikagaiaren izenarekin batera “desizoztuta” hitza ipini behar da.
- Txikizkako saltegietan prestatu edo zerbitzatzen diren arrantza-produktuak, anisakis larbak hiltzeko beharrezko tratamendua (gutxienez 60 ºC produktuaren erdigunean minutu batez) ez badute, izoztu egin beharko dira:
- –20 °C gutxienez hogeita lau orduz edo
- –35 °C gutxienez hamabost orduz.
Horrez gain, kontsumitzaileari jakinarazi behar zaio produktua izoztu egin dela.
- Arrautza gordinarekin prestatutako elikagaiak 70 ºC-ko edo goragoko tenperaturan jarri behar dira 2 segundoz produktuaren erdigunean, edo tratamendu baliokide bat aplikatu. Arrautza frijituen, tortillen edo berehala kontsumitzen diren beste elikagai batzuen kasuan, 63 ºC 20 segundoz produktuaren erdigunean.
- Txikizkako saltegietan prestatutako produktuetan “HONEK PRESTATUA:” adierazi beharko da, eta, jarraian, saltoki-motaren eta haren izena, etiketa izanez gero, eta “GUK GEUK PRESTATUA”, etiketarik ez badute.
- Janaria saltzeko makinetako langileen erantzukizuna ezartzen da.
- Berritasun gisa, etxebizitzetan elikagaiak prestatzeko aukera ematen da, merkaturatzeko. Elikagaiak prestatzeko gunea txikizkako saltegitzat joko da, eta 852/2004 (EE) Araudiko higiene-arauak eta Errege Dekretu honetan ezarritakoa bete beharko ditu. Langileak izena eman beharko du erkidegoko erregistroan, eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du jarduerarekin hasteko, honako hauek barne:
- Lan-ordutegia.
- Prestatuko diren produktuak.
- Etxebizitzaren planoa, jarduerarako gela edo guneekin.
- Agintaritza eskudunek egin ahal dituen kontrol ofizialak egiteko betebeharrak bere gain hartzeko konpromisoa.
- Eskatutako justifikazio dokumentala edukitzeko konpromisoa.
Produktu horiek merkaturatzeko baldintza batzuk daude, eta, oro har, soilik zuzenean saldu ahal izango zaizkio azken kontsumitzaileari.
Etxebizitzan prestatutako elikagaiak honako hauek izango dira soilik:
-
- Segurtasuna bermatzeko beharrezko tratamendu termikoa izan duten elikagai prestatuak.
- Giro-tenperaturan egonkor egon diren okintza- eta gozogintza-produktuak.
- Marmeladak, konfiturak eta jeleak, betiere ontziratu ondoren hauen segurtasuna bermatzeko tratamendu termikoa izan badute.
- Fruta, barazki edo begetalen kontserbak, betiere pH-a 4,5 baino txikiagoa bada.
- Autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunek lurraldean baimendutako beste elikagai batzuk.
Ekoizpen-bolumenak ezingo ditu inolaz ere ez da izango 100 kg-tik gorakoa.
- Etxeko animaliak ezingo dira sartu txikizkako saltegietan.
- Kontsumitzaileak izango du saltegian elikagaiak zerbitzatzeko eramaten dituen ontzi erabilgarrien gaineko erantzukizuna, eta saltegiak ez du inolako erantzukizunik izango.