Txostenaren arabera, ez dago aldaketa handirik aztertutako bakterioen erresistentzian aurreko urteen aldean. Beste alde batetik, berriz ikusi da Mikrobioekiko Erresistentzia sarri gizaki, animalia eta elikagaietatik datozen bakterioetan daudela.

Gizakiengan

Anpizilinarekiko, tetraziklinekiko eta sulfamidekiko erresistentzia-maila handiak atzeman ziren Salmonellan. Bestalde, hirugarren belaunaldiko zeflasporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentzia txikia izan zen. Campylobacter-en artean, ampizilinarekiko, ziprofloxazinoarekiko, azido nalidixikoarekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maiztasuna handia izan zen. Eritromizinarekiko erresistentzia-maiztasuna, aitzitik, txikia edo moderatua izan zen.

Animaliengan

Eskorta-hegaztiengan, txerriengan, behiengan eta horien haragian isolatutako Salmonella eta E.coli adierazleentzat, sarri atzeman zen tetraziklinekiko, anplizilinarekiko eta sulfonamidasekiko erresistentzia. Hirugarren belaunaldiko azefalosporinekiko erresistentziak, aldiz, gutxi izan ziren. Ziprofloxazinoarekiko (fluorokinolona bat) erresistentzia-mailak moderatuak eta handiak izan ziren, isolatutako indioilarren, eskortako hegaztien eta oilasko-haragiaren Salmonella-anduietan. Eskortako hegaztietan, oilasko-haragian eta txerri eta behiengan atzemandako Campylobacter anduietan laziprofloxazinarekiko, azido nalidixikoarekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maiztasun handia atzeman da. Eritromizinaren eta gentamizinaren mailak askoz ere urriagoak izan ziren.

EFSA ECDC Txostena:Antibiotikorekiko Erresistentzia 2010