Txostena FVOk igorri du eta Andaluzia eta Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoetan 2012an eginiko ikuskaritzaren emaitzak erakusten ditu. Bertan, ondorio hauek jasotzen dira:

Plangintza

Hondakinak Zaintzeko Plan Nazionala eta autonomia-planak modu aproposean egin dira, alderdi interesdun guztien parte-hartzearekin eta datu egokiak aintzat hartuta.

Plangintzaren garapena

Maila nazionalean, ez da alderik egon hartutako lagin kopuruaren eta laginketa-lanetarako programatutako laginen kopuruaren artean. Horrek erakusten du plana inplementatzean jarraipen-lana egin dela. Alabaina, erakutsi da aldeak daudela autonomia-planak garatzean, eta zenbait kasutan ohartarazi da laginketa-lanak ez direla urtean zehar banatuta egin: urtearen zati batean kontzentratuta egin dira, eta horrek eraginkortasuna kentzen die eginiko kontrolei.

Elikakateari buruzko informazioa

Elikakateari buruzko informazioa hobetu egin da FVOk 2008an eginiko ikuskaritzaren aldean. Alabaina, egungo formatuak iritzi okerra eragin dezake hildako animalietan dauden hondakinen egoerari buruz. Gainera, hauek atzeman dira:

  • Gabeziak elikakateari buruzko informazio ez osoa / okerra identifikatzean.
  • Ez da ikuskaritzarik egiten, bisitatutako autonomia-erkidegoetako osasun-sailen eskutik, hondakinak kontrolatzeko ezartzen diren kontrolen eraginkortasuna egiaztatzeko.
  • Ez da ikuskaritzarik egiten, agintaritza eskudun nagusiaren eskutik, hondakinen kontrol-lanen eraginkortasuna egiaztatzeko.

Hondakinen jarraipena ekidoetan

FVOk 2008an eginiko ikuskaritzaren aldean, hobekuntza nabarmenak ikusi dira. Nolanahi ere den, honako hauek zalantzak eragiten dituzte haragi-mota horren gaineko kontrolen eraginkortasunaren inguruan: 1) nazio-mailan hartutako laginen kopurua erlatiboki txikiak, hil diren zaldien kopurua nabarmen handitu dela kontuan hartuta; 2) haztegian albaitaritza-sendagaiei buruz maiztasun jakin batekin eginiko kontrolek; eta 3) ez-betetzeak atzematen diren kasuetarako hartzen diren neurriek.

Adostasuna lortu ez den kasuen jarraipen-sistema

Adostasuna lortu ez den kasuen jarraipen-sistema zuzena da eta, oro har, ondo koordinaturik eta exekutaturik dago. Dena den, horren eraginkortasunaren inguruko zalantzak sortu dira zenbaitetan, eta adierazi da hartutako neurriak motelegi ezarri direla. Gainera, askotan ez dira behar bestekoak izan, bermatze aldera kontsumitzaileek ez dutela esposiziorik izan hondakinekin kutsatu ahal izan diren produktuen aurrean.

Kontrol-laborategien sarea

Laborategiek FVOko ikuskatzaileen konfiantza dute; baina, erabaki-muga batzuk Europako erreferentziazko laborategiek gomendatutakoak baino nabarmen handiagoak dira. Horrek zaildu egiten du substantzia kaltegarrien balizko gehiegizko erabilera atzematea.

FVOren txostena 2012: Espainian hondakinak eta kutsatzaileak kontrolatzeko plana