Txosten horretan biltzen dira Europan 2011. urtean egindako analisien datuak, antibiotikoekiko erresistentziaren inguruan honako talde eta bakterio hauetan:

  • Salmonella zoonotikoa gizaki, elikagai eta animalietan
  • Campylobacter gizaki, elikagai eta animalietan
  • Escherichia coli eta enterokoko isolatuak animalia eta elikagaietan
  • Metizilinarekiko erresistenteak diren S. aureus animalia eta elikagaietan

Emaitzak:

Salmonella eta E. coli

Ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia-maila handia atzeman zen gizakietan isolatutako Salmonellan. Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentziak, berriz, maila baxuari eutsi zion. Hegazti, txerri, behi eta horien haragietan isolatutako Salmonellan eta Escherichia Colin oso ohikoa izan zen ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia; baina, baxua izan zen hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia. Indioilar, hegazti eta oilasko-haragian isolatutako Salmonellan fluorokinolonekiko erresistentzia-maila ertaina edo handia izan zen.

Campylobacter

Gizakietan isolatutako Campylobacter-ean ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia altua izan zen, eta eritromizinarekikoa baxua edo ertaina. Oilategi-hegazti, oilasko-haragi, txerri eta behietan isolatutako Campylobacter anduietan atzeman zen ziprofloxazina, azido nalidixiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maila altua zela. Eritromizinaren eta gentamizinaren maila, berriz, askoz ere txikiagoa izan zen.

Enterokokoak

Animalietan eta elikagaietan aztertutakoen artean, oso ohikoa zen tetraziklinaren eta eritromizinaren aurreko erresistentzia. Metizilinarekiko erresistenteak diren

Staphylococcus aureus (MRSA)

MRSA prebalentzia-maila altua atzeman da hegazti-haragian Alemanian 2009., 2010. eta 2011. Urteetan. Baina, prebalentzia hori txikiagoa izan zen behien eta txerrien haragian.

MRSA atzeman zen Txipreko eta Alemaniako zenbait gazta motatan. Alemaniari dagokionez, 2009an eta 2010ean MRSA aurkitu zuten esne-tangetan eta, horren ondorioz, bakterio berbera atzeman zuten esne gordinez egindako gazten zenbait laginetan (% 1.6) 2011. urtean.

Espainiak eta Holandak jakinarazi zuten MRSAren oso prebalentzia altua atzeman zutela hiltegiko gizentzeko txerrien sudur-isipuen laginetan. Espainian hiltegiko txerrietan MRSAren prebalentzia 2011. urtean 2010ean baino askoz ere handiagoa izan zen.

Beste emaitza batzuk

Gaur egun oso balio terapeutiko handia duten antibiotikoekiko erresistentzia anitzen eta ko-erresistentziaren emaitzek argi utzi zuten ez daudela anduia ko-erresistente asko animalien laginetan.

Beste alde batetik, beste urte batez agerian geratu zen antibiotikoekiko erresistentziak ohikoak direla gizaki, animalia eta elikagaietan isolatutako bakterioen anduietan.

Txostena: Antibiotikoekiko erresistentzia. EFSA 2013
Berezi@ Antibiotikoekiko erresistentzia Europan 2012
Infografia: Antibiotiokoekiko erresistentzia