ECDC-EFSAren urteko txostenak, Europan 2012an elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen (ETG), zoonosi eta gaixotasunen agerraldiei buruzko datuak aztertzen dituenak, honako ondorio hauek jasotzen ditu bere azken zenbakian:

Campylobacter

  • Campilobakteriosia da urte horretan jakinarazpen gehien eragin dituen gaixotasun zoonotikoa: guztira 214.268 kasu izan dira, nahiz eta jakinarazitako kasuen kopurua murriztu egin zen 2011 urtekoaren aldean.
  • Azken bost urteotan (2008-2012) kasuen kopurua handitu egin da.
  • Ematen du elikagaiei buruzko legeriarekin bat ez datozen elikagaien kopurua, bakterio horren presentziaren irizpideei dagokienez, egonkor mantentzen dela. Dena den, positiboak altuak dira oraindik ere oilasko-haragian.

Salmonella

  • 2012an salmonellosiaren 91.034 kasu jakinarazi dira: aurreko urtean baino % 4,7 gutxiago.
  • Azken bost urteotan (2008-2012) kasuen kopurua nabarmen murriztu da. Bada, murrizketa hori hegaztizaintzan salmonella kontrolatzeko planen ondorio izan daiteke.
  • Europako legeriari dagokionez, ezadostasun-kopuru handiena eragin duten elikagaiak haragi xehatua eta haragi-prestakinak, haragi-produktuak eta kusku biko molusku freskoak izan dira.

Listeria

  • Jakinarazitako kasuen kopurua (1.642) zertxobait handitu da 2011. urtearen aldean.
  • Azken bost urteotan (2008-2012) nabarmen handitu da kasuen kopurua, nahiz eta handitzea oso moderatua izan den.
  • Aurreko urteetan bezala, atzemandako kasuen hilkortasun-tasa handia izan da (% 17,8).
  • Kontsumitzeko prest dauden elikagai”-etan oso gutxitan atzeman dira bakterio horiek legeak ezarritako mugen gainetik.
  • Legeriari dagokionez, ezadostasun gehien eragin zituen elikagai-taldea arrantza-produktuena izan zen.

Escherichia coli

  • Bakterio horrek eragindako infekzioen kopurua (5.671) % 40 murriztu zen, 2011ren aldean.
  • O157, O26 eta O91 serotaldeak izan ziren, hurrenez hurren, kasu gehienekin lotutakoak.

Beste eragile batzuk

  • Mendebaleko Niloko Sukarraren 232 kasu jakinarazten ziren; hots, % 75,8 ugaldu ziren 2011. urtearen aldean.

The European Union Summary Report on Trends and Sources of Zoonoses, Zoonotic Agents and Food-borne Outbreaks in 2012, EFSA-ECDCren txostena (2014).

Txostenaren emaitzei buruzko infografia