Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban. 2018
Txosten honek modu laburtuan jasotzen du Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak 2018ko jardueretan eskuratutako informazio epidemiologikoa.
Elikagaien toxiinfekzioak
2018an elikagai-jatorriko 11 toxiinfekzio-agerraldi ikertu ziren, 61 pertsonari eragin ziotenak. 2017arekin konparatuta, zifra baxuak dira: 812 agerraldi eta 238 kaltetu egon ziren urte hartan. Agerraldi gehienetan ez zen kausa-agentea identifikatu, 4 kasutan izan ezik, zeinetan elikagai-laginak aztertu ahal izan baitziren. Emaitzek ondorioztatu zuten estafilokozika toxinak bi agerraldi eragin zituela, beste bat Bacillus cereus toxinak eta laugarren histamina toxinak.
GORA EGIN DU
Campylobakteriosia
2018an, 433 isolamendu jakinarazi zitzaizkion SIMi Araban, 2017an baino % 6 gehiago (407). Kaltetuen % 43 6 urtetik berako haurrak ziren. Jarduera kanalaren medianaren gainetik egon da urtearen lehen zatian.
MANTENDU EGIN DA
Salmonellosia
2018an, Mikrobiologia Informazio Sistemari (SIM) 126 salmonella-isolamendu jakinarazi zitzaizkion Arabako biztanleen artean: aurreko urtean ere antzeko kasu-kopurua hauteman zen (121 isolamendu). Azken urteetan bezala, S. Typhimurium toxinak (72) S. Enteritidis gainditu du (18). Kanal endemoepidemikoak igoera bat islatzen du abuztuan, non aurreko bosturtekoko zifrak gainditu ziren.
BEHERA EGIN DUTE
Listeriosia
2018an zehar, 5 kasu hauteman ziren Araban: 3 gizon eta 2 emakume, 23 eta 84 urteen artean. 2017an 8 kasu hauteman ziren. Kasu frogatu bakarrak listeria-kutsadurarekin lotutako osasun-alerta batean inplikatutako gazta bat jan zuen. Kasua inportatua izan da, Madrilen kontsumitu baitzen.
Rotabirusa
2018an zehar, 85 emaitza positibo egon ziren (antigenoa gorozkietan hauteman zen) Araban, 2017an baino nabarmen gutxiago (112). Birusak urteko gorabeherei eutsi die, eta kasu gehienak hilabete hotzetan izan dira.
Q sukarra
2018an zehar, 8 kasu hauteman dira Araban, 100.000 biztanleko 2,46 kasuko tasarekin. 2017ko tasa baxuagoa izan zen (19). Kasu guztiak isolatuak izan dira. Sei gizon eta bi emakume dira, 14 eta 63 urte artekoak.
Arabako Foru Aldundiak hiru ganadu-ustiategi ikuskatu ditu. Erditzeetan sortutako hondakinak, simaurra eta baserrietako bisiten mugatzea kudeatzeko biosegurtasun-neurriak indartzeko irizpideak zehaztu ziren. Ustiategietako batek esnea eta gazta saltzen ditu; beraz, eskatu zitzaion gazta saltzeko bi hilabeteko umotze-prozesua betetzeko eta gizakien kontsumorako esne gordina ez askatzeko.