Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban – Osakidetza 2013
Iaz, Araban, Campylobacterrak, Salmonellak eta Rotabirusak eragin zituzten Mikrobiologia Informazioko Sistemari (SIM) egindako jakinarazpenen % 93, patogeno enterikoen taldearen baitan.
Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak 2012an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean.
Beste datu interesgarri batzuk:
Salmonella
Behera egiten jarraitzen du jakinarazpenen kopuruak: 2012an 105 jakinarazpen egin dira. Hala ere, atzeman da B serotaldearen isolamendu-portzentajeak gora egin duela etengabe (% 49), D serotaldearen kalterako (% 41).
Campylobacter
Bakterio-gastroenteritisaren iturri nagusia izaten jarraitzen du: 306 kasu jakinarazi dira. Aurten, isolamenduek gora egin dute zertxobait, iazko kopuruarekin erkatuz gero.
Martxoan eta uztailean kasu-kopuruak handigoak izan direla atzeman da.
Hiru kasutatik bitan 10 urtetik beherako haurrei eragin die.
Rotabirusa
SIMi 104 kasuren berri eman zaio. Urtarokotasun nabarmena dauka:Jakinarazpenen % 89 urtarriletik martxora bitartean egin dira.
Rotabirusa eragile gisa identifikatutako kasuen % 42k urtebete baino gutxiago zeukaten.
Agerraldiak
2012an, elikagaien toxiinfekzioen 5 agerraldi jakinarazi dira. Guztira, 17 pertsona izan dira kaltetuak. Horietako bakar bat ere ez zuten ospitaleratu. Agerraldien kopuruak gora egin duen arren, kaltetuen eta ospitaleratuen kopuruak behera egin du, 2011. urtearekin erkatuz gero.
2012ko Zaintza Epidemiologikoa. Osakidetza