Elikagaietan dauden Plagizida Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2011ko urteko txostena argitaratu du, elikagaietan atzemandako 22 plagizidaren hondakinen balioespena laburbiltzen duena. Aztertutako plagizida bakoitzarekin batera monografia txiki bat gehitu da. Monografikoetan honako hauek biltzen dira: zenbait elikadura-matrizetako plagizida-hondakinen datuak, azken gogoeta toxikologikoak, hondakinetarako gomendatutako gehienezko mugak (LMR) eta dieta bidezko ingestaren ebaluazioa. Zenbait plagizida aldez aurretik ebaluatuta zeuden, baina beste batzuk lehenengoz ebaluatu dira, hala nola: azetamiprida, flutriafola, isopyrazama, safluenazila, sulfoxaflora, emamektina-benzoatoa eta propileno-oxidoa.

Txostena osorik