Txostenean Europako Batzordeak 2010. urtean aztertutako 736.806 laginen datuak biltzen dira. Lagin guztietatik % 0,33 (1.373) baino ez ziren bat etorri indarrean dagoen legediarekin. 2009. urtean, berriz, ehuneko hori % 0,32koa izan zen.

Bat ez etortzeekin lotutako substantziei dagokienez, honako hauen kopuruak behera egin du: esteroideak, azido resorzilikoaren laktona, kokzidioen aurkakoak, konposatu organokloratuak eta mikotoxinak. Kutsatzaile kimikoekin lotutako bat ez etortzeak, berriz, maizago atzeman dira. Kutsatzaile kimikoen artetik metal astunak atzeman dira maizenik (bat ez zetozen laginen % 3,6), eta aipagarrienak kadmioa, beruna, merkurioa eta kobrea izan dira.

2010eko txostena: Sendagaien hondakinak animaliengan