EFSAk eta ECDCk eguneratu egin dituzte Europar Batasuneko elikadura-jatorriko elikagaien bidez transmititutako agerraldiei buruzko informazioaren zehaztasun teknikoak, 2003/99/EE Zuzentarauarekin bat etorriz. Txostenak ondorioztatzen du garrantzitsua dela aztertzea zer-nolako garrantzia duten elikagai-kategoria batzuek agerraldien garraiatzaile gisa. Orobat, aztertu egin behar dira elikadurako garraiatzaile horiekin lotura handiena duten agente eragileak.

Aintzat hartu beharreko funtsezko alderdietako bat da elikagai jakin bat agerraldi baten transmisioan inplikatzen duten frogen sendotasuna. Hain zuzen ere, horrexegatik bereizi dira ebidentzia "ahula" duten elikagaien bidez transmititutako agerraldiak, ebidentzia "sendoa" duten elikagaien bidez transmititutako agerraldietatik.

Ebidentzia sendoenen artean hauek daude:

  • Ebidentzia epidemiologikoa:estatistika-azterketa osoa egiten denean.
  • Deskriba daitekeen ebidentzia: elikagai baten ikerketa egiten denean, ekoizpen-, eraldatze- eta banatze-sasoi guztietan.
  • Ebidentzia epidemiologikoa: elikagaian eta sintomak agertu dituen pertsonarengan agente eragilea atzeman denean.

Ingurumenaren inguruko ebidentziak, oro har, ebidentzia ahulak izaten dira.

Elikadura-agerraldiei buruzko informazioa bateratzea