Zientzia-iritzia: artsenikoa elikagaietan – EFSA 2009ko urrian
EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira europarren dietan artseniko ez-organikoaren kopuru handiena duten elikagaiak: zerealak eta eratorriak, produktu dietetiko bereziak, ontziratutako ura, kafea, garagardoa, arroza eta arroza duten elikagaiak, arraina eta barazkiak. Hiru urtetik beherako haurrek izaten dute esposizio mailarik handiena. Haurren esposizioa, batzuetan, helduena baino hiru aldiz handiagoa izaten da; izan ere, umeek gehiagotan kontsumitzen dituzte artseniko-kopuru handia izan lezaketen elikagaiak, eta, oro har, elikagai gehiago kontsumitzen dituzte adin tarte horretako gorputz-pisua kontuan hartuta.