Zientzia Iritzia: Barazkietako nitratoen arriskua umeentzat – EFSA 2010
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzia argitaratu berri du hosto berdeko barazkietan nitratoen presentziak ume txikien osasunean izan dezakeen arriskuari buruz.
Iritziak baieztatu egiten du 6 eta 12 hilabeteko haurtxoek ziazerbak kontsumitzea ez dela arriskutsua euren osasunerako, aintzat hartuta ziazerbak dietaren parte direla pureen osagai gisa. Nolanahi ere, ziazerbak purearen % 50 osatzen badute eta haurtxoari egunean pure horren anoa bat baino gehiago emanez gero, ezin izango litzakete arriskua baztertu. Horregatik, eta kontuz ibiltzearren, gomendatu dute ziazerbarik ez ematea urtebete baino gutxiago duten haurtxoei.
1 eta 3 urte bitarteko umeei dagokienez, Panelak ondorioztatu du kolektibo hori dela nitratoekiko esposizio-maila altuena izan dezakeen taldea; izan ere, ziazerba anoa osoa kontsumi dezakete. Beraz, ezin esan dezake arriskurik ez dagoenik muturreko egoeretan, alegia, ziazerba asko kontsumitzen denean eta horiek nitrato ugari dituztenean. Talde horrentzat Panelak gomendatu du ez kontsumitzea ziazerba eta zerba anoa bat baino gehiago. Hala ere, barazkien kontsumoarekin lotutako nitratoekiko esposizioaren arriskuak eta onurak erkatuz gero, beti gailentzen dira barazkiak eta ortuariak kontsumitzearen onurak.
Halaber, Iritziak adierazi du oso garrantzitsua dela ziazerbarik ez ematea urdail eta hesteetako bakterio infekzioak dituzten umeei, nitratoekiko sentiberagoak baitira.