EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu du. Iritzia kutsatzaileetan adituen panelak egin du eta elikagaietan eta pentsuetan Ergot alkaloideen (AE) presentziari buruzkoa da. AEak Hipocrelaes eta Euroiales ordenako zenbait onddo espeziek sortzen dituzte. Europan, Hipocreales ordenaren barruan, Claviceps purpurea espeziea da hedatuena.

Adituen taldeak elikagaietan eta pentsuetan egindako 20.558 analisiren emaitzak aztertu ditu eta arriskuaren balioespena egin du C. purpurea-ren AE nagusiei buruz: ergometrina, ergotamina, ergosina, ergokristina, ergokriptina (α eta β isomeroen nahasketa), ergokornina eta –inina amaiera duten epimeroak.

Panelak hainbat egoeraren balioespenak egin ditu, eta Europako zenbait herrialdetako adin ezberdinetako herritar-taldeen AErekiko esposizio akutua eta kronikoa aztertu ditu. Aztertutako datuak aintzat hartuta, adituen taldearen iritziz, gaur egun ez dago inolako arazorik ikertutako herritar-taldeentzat. Nolanahi ere, zalantza dago balioetsi gabeko elikagaien kontsumoak AEren ingestan eragiten duen ekarpenari dagokionez.

Bestalde, laboreen aleetan atzemandako AE mailak eta batez besteko ingesta erreferentziatzat hartuta, aziendaren esposizioaren zehaztapenak adierazten du, egoera normalean, oso txikia dela intoxikatzeko arriskua.

Zientzia-iritzia – Ergot alkaloideak