Sugar Atzeratzaile Bromatuen (BFRak) artean, fenol bromatuak eta euren eratorriak erabiltzen dira gehigarri gisa zenbait poliester erretxina eta polimerotan, erresistentzia termiko handiagoa emateko.

Orain arte eskura egon diren datuen arabera, EFSAk zientzia-iritzi bat eman du osagai horiek elikagaietan egoteak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruz. Dokumentu horretan jasotako ondorioen artetik honako hauek dira nabarmenenak:

  • Fenol bromatuen eta euren eratorrien artean, informazio gehiena 2,4,6,-tribromofenol (TBP) delakoari buruzkoa da.
  • Nekez izango du eraginik osasunean elikagaien bidezko TBPekiko esposizioak, baita esposizio-maila handiena izan dezaketen adin-taldeetan ere (bularreko umeak).
  • Bestalde, begi-bistakoa da datuak falta direla beste fenol bromatu batzuei eta euren eratorriei buruz.

EFSAren txostena: BFRak