EFSAk iritzia argitaratu berri du. Iritzi horrek erreferentzia egiten dio T-2 eta HT-2 mikotoxinen (trikotezeno izenez ezagunak) presentziak animalientzako zein gizakientzako elikagaietan izan dezakeen eraginari. Iritzia eman ahal izateko, 2005. urtetik 2010.era bitartean 20.519 lagin hartu eta aztertu dituzte. Hona hemen iritzi horren ondorioetako batzuk:

  • T-2 eta HT-2 toxinen batez besteko kontzentrazio altuena aleetan eta horien ehoketan atzeman zen, baitik bat olo-aleetan eta horien eratorrietan.
  • Toxina horiekiko esposizio-maila altuena eragiten duten elikagaiak aleak eta laboreez egindako elikagaiak dira, batik bat: ogia, opilgintzako produktu finak, laboreen ehoketako produktuak eta gosaltzeko laboreak.
  • Honako Eguneko Ingesta Toleragarri (IDT) hau ezarri da T-2 eta HT-2 toxinen baturari dagokionez: 100 ng / kg b.w.
  • Eskura dauden datuen arabera, adin-talde guztien esposizioa IDT baino txikiagoa da; beraz, ez du arriskurik eragiten giza osasunean.
  • Toxina horiek ez dute ia eraginik izaten hausnarkarien, untxien eta arrainen osasunean. Txerri-azienda, berriz, sentiberagoa da toxina horien eraginen aurrean.

EFSAren iritzia: Trikotezenoak