EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagai eta pentsuetan kloranfenikolaren presentziak gizakien eta animalien osasunean izan ditzakeen arriskuei buruz. Europar Batasunean ezin da erabili kloranfenikola antibiotikoa elikagaietarako animalietan. Hala ere, lurzoruko bakterioek ekoitz dezakete, eta, beraz, naturalki ager daiteke landare-elikagaietan.

Irizpenean, EFSAko CONTAM panelak elikagai-esposizioa kalkulatu du kasurik txarrenerako: animalia-jatorriko elikagai guztietan 0,3 µg kloranfenikola kiloko. Kalkulu horren arabera, batez besteko elikagai-esposizio kronikoa 1 eta 17 ng-ren artean egongo litzateke gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko umeen kasuan, eta 2 eta 4,0 ng-ren artean gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko helduen kasuan.

Kloranfenikola gizakien anemia aplastikoan inplikatuta dago eta ondorio hepatotoxikoak dakartza animalien ugalketa-sisteman. Dena den, deskribatutako ondorio genotoxiko horiek gorabehera, ezin da ebaluatu kartzinogenikotasun-arriskua.

CONTAM panelak ondorioztatu zuen ez dela oso probablea 0,3 µg/kg-tik behera kloranfenikolez kutsatutako elikagaiekiko esposizioa pertsonentzako osasun-arazoa izatea, eta, beraz, muga hori nahikoa da animalien eta gizakien osasuna babesteko.

Zientzia-irizpena: kloranfenikola