ECDCk igorritako txosten batean identifikatu egiten dira F motako botulismoaren aurkako tratamenduaren epidemiologia, morbilitatea eta erabilgarritasuna, Clostridium baratiik 2011n Espainian eragindako F motako botulismoaren agerraldiaren karietara egindako berrikuste bibliografikoa eta klinikoa dela eta.

Eskuragarri dagoen informazioak adierazten du erabilgarri dauden tratamenduak ez direla eraginkorrak AB antitoxinarekin edo ABE antitoxina tribalenteekin, ezohiko botulismo mota honetarako. Gainera, oso ebidentzia kliniko gutxi dago E antitoxinaren eta F neurotoxinaren arteko neutralizazio gurutzatuari buruz.

Beraz, beharrezkoa da EBn botulismoaren zaintza handiagoa egitea, eta zientzia-ebidentzia gehiago lortzea Clostridium baratiik ekoitzitako F neurotoxina motari buruz. Izan ere, Europar Batasunean ez da antitoxina botuliniko eraginkorrik onetsi, gaixotasun horri aurre egiteko.

ECDCren txostena: F botulismoa