FSAk genomaren sekuentzazio osoari (WGS) eta osaera genetikoaren zientziari buruzko zientzia-txostenaren hirugarren edizioa argitaratu du. Txostenak zehazten du teknologia berri horrek Elikagaien Segurtasunerako Agentziei lagundu ahal diela elikagai-patogenoen ezaugarriak zehazten, elikagaiak seguruak eta benetakoak izan daitezen bermatu ahal izateko.

WGS oso teknologia indartsua da, azkar garatzen dena, zehatza eta merkea aplikazio zabala badu.FSAk eta PHEk (Osasun Publikoko Britainiako Agentzia) dagoeneko erabiltzen ari dira elikagai-agerraldiak eragiten dituzten patogenoak azkar identifikatzeko, nahiz eta elikagaiekin loturiko beste aplikazio ugari dituen.

Txostenak aztertu egiten du genomaren sekuentziazio osoak nola eraldatu duen zientzialarien gaitasuna elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldien ikerketari dagokionez, patogenoak identifikatzeko azkartasunari eta kostuen murrizketari esker. Txostenak ematen duen adibide on bat da WGSren erabilera 2014ko ekainean antzemandako Salmonellaren agerraldian.

Txostenak, halaber, aztertzen du genoma osoaren sekuentziazioa beste herrialde batzuetan erabiltzen ari direla hainbat patogenoren jarraipena egiteko (besteak beste Listeriarena); izan ere, elikagaien benetakotasuna egiaztatzeko ere balio du. Nahiz eta ohiko mikrobiologia- eta epidemiologia-metodoen zeregina garrantzitsua izan oraindik ere, WGS ezinbesteko lanabesa da, inolako zalantzarik gabe, "One Health" ikuspegi orokorrera hurbiltzeko, gizakien, animalien eta inguruaren arteko harremanean sortzen diren gaixotasunen ondorioak prebenitu eta arintzeko.

FSAren txostena – elikagai-patogenoen genoma osoaren sekuentziazioa