Zientzia-txostenak: birusak elikakatean – FSA 2015
FSAren Elikagaien Segurtasun Mikrobiologikorako Aholkularitza Batzordeak (ACMSF) elikakateko birusen berrikuspen luzea argitaratu du. Horrez gain, FSAren Zientzia Zuzendaritzak txosten bat egin du, elikagaien bidez transmititzen diren birusei buruzkoa.
ACMSFren lehenengo txostenaren arabera, honako hauek dira elikagaien bidez transmititzen diren infekzioekin lotutako birus nagusiak: norobirusak, A hepatitisa eta E hepatitisa.
Gainera, hainbat gomendio eman ditu gobernu-sailentzat, besteak beste: zenbait arlotan ikerketa gehiago egitea (adibidez: kutsatzeko bideak elikagaietan) eta kontsumitzaileei aholku argiak ematea (besteak beste, itsaskiak eta txerrikiak prestatzeko edo hosto berdeko barazkiak eta baia-fruituak garbitzeko).
FSAk elikagaietako birusak atzemateko egindako aurrerapenak eta gaixotasunaren zamaren inguruan gaur egun arte egindako balioespenak direla eta, zehatz ebaluatu ahal izango da elikagaien bidez transmititzen diren birusen eragina osasun publikoan.
Bigarren zientzia-txostenak alderdi hauek argitzen ditu: zein birus dauden elikagaietan, nola eragiten duten gaixotasuna, FSAk zein ikerketa egiten dituen horiei buruz, eta zein erronka ezartzen den horien arriskua murrizteko.
Bi txostenek adierazten dute birusak direla elikagaien bidez transmititzen diren eta aurreikus daitezkeen gaixotasunen kausa nagusia.
1- ACMSFren berrikuspena: birusak elikakatean
2- Zientzia-txostena: Elikagaietako birusak