FDAk argitaratu egin ditu erauzketa arrantzaren sektorera eta arrezifeko arrainak merkaturatzera bideratutako orientazio jarraibideak, hain zuzen ere, ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurrien inguruan aholkuak emateko.

Ziguatera itsasoko alga toxikoak jan dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz edota ziguatoxinak dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz sor daiteke. Toxina horiek arrezifeko arrainen haragian pilatzen dira; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba arruntean, lehoi arrainean, berdel erraldoian eta barrakudan. Arrain horiek, ondoren, merkaturatzeko edo aisialdiko jarduera gisa arrantzan aritzen diren arrantzaleentzako izaten dira, eta, azkenik, etxeetan kontsumitzen dira.

Duela gutxi eginiko argitalpen batean, lehen mailako arrantza produktuen prozesatzaileei gomendatu zaie arrain multzoa aterako duten zonaldeari buruzko informazioa eskuratzea, zehazte aldera arrainek izan dezaketen kutsadura maila, ziguatera sortzen den eskualdeetan dagoen ezagutza mailaren arabera.

Orientazio jarraibide horiek osatu egiten dute 2011. urtean FDAk argitaratu zuen Arrantza Produktuen Arriskuak Kontrolatzeko Gidan jasotako informazioa. Aipatu gidan, arrainek izan ditzaketen arrisku guztien gaineko informazioa jasotzen da, bai eta horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko estrategiak abian jartzeko orientazio errazak ere.

Gida