OMEk argitaratu duen dokumentu batean orientazioa ematen da arrisku kimikoak ezaugarritzean ziurgabetasunak ebaluatzeko eta adierazteko ikuspegi kuantitatiboez.

Argitalpen berri horrek ahalbidetu egiten du arriskuen ebaluatzaileek ziurgabetasunak hobeto ezaugarritzea, eta horrek, era berean, hobetu egingo du arriskuen kudeatzaileekin dagoen komunikazioaren gardentasuna.

Hartutako ikuspegia arriskuak ezaugarritzeko existitzen diren ikuspegien hedadura bat da, eta honako pausu hauek ditu ardatz:

  1. Banakako ziurgabetasunak neurtzea.
  2. Ziurgabetasunak konbinatzea, ziurgabetasun "global" bakar bat sortuz.
  3. Emaitzak heinen eta probabilitate-banaketen bidez adieraztea.
  4. Ziurgabetasun bakoitzak ziurgabetasun globalari egiten dion ekarpena identifikatzea, informazio orokor gehigarria eskatzen duten alderdiak ezagutzeko.
  5. Ziurgabetasun neurgaitzak ebaluatzea.

Ikuspegi hori argitzeko, metodologia hori arriskuak ezaugarritzeko zenbait egoera generikotan aplikatu da. Halaber, eztabaidatu egiten da hurbilketa horiek arriskuen kudeaketari lotutako gaiak konpontzeko duten balioaz.

Azkenik, tresna soil eta erabilerraza ematen da, probabilitate-ikuspegia exekutatzeko, kalkulu-orrialde bat oinarri hartuta. Tresna horrek "APROBA" du izena eta arriskuen kudeaketako kasu praktiko baten bidez testatu da.

Gida horren argitalpena Arrisku kimikoak ebaluatzeko metodologia bateratzeko IPCS proiektuaren baitan dago. OME erakundeak bultzatu du eta bere helburua da hatsarre eta ikuspegi komunak bilatzea, arriskuen kudeaketa-jarduerak sendotzeko eta giza osasunerako babes handiagoa emateko.

Gida: ziurgabetasunak arriskuak ezaugarritzean

IPCS-OME