EFSAk eta ECDCk 2015ean Europako 32 herrialdetan (28 estatu kide eta Europar Batasunetik kanpoko lau estatu) zoonosien jarraipena egiteko gauzatutako jardueren emaitzak aurkeztu dituzte.

Laburbilduz, hauek dira ondorio nagusiak:

  • Campylobakteriosia izan zen gehien jakinarazitako zoonosia, eta baieztatutako giza kasuen goranzko joerak, 2008an hasitakoak, bere horretan jarraitu zuen Europar Batasunean (EB). Elikagaietan, Campylobacterrak presentzia handia izaten jarraitu zuen oilasko-haragian.
  • Giza salmonellosiaren baieztatutako kasuen beheranzko joerak, 2008an hasitakoak, bere horretan jarraitu zuen EBn, baina Salmonella Enteritidis kasuen kopuruak gora egin zuen gizakietan. Estatu kide gehienek bete zituzten eskortako hegaztietan Salmonella murrizteko helburuak. Elikagaietan, haragi txikituan eta hegazti-haragien prestakinetan aurkitutako Salmonella kasu ez onargarrien maila txikia izan zen.
  • 2008tik gorazko joera nabarmena izan badu ere, giza listeriosi kasuen kopurua egonkortu egin zen 2015ean. Kontsumorako prest dauden elikagaietan, Listeria monocytogenesak oso gutxitan gainditu zuen EBn ezarritako muga.
  • Baieztatutako yersiniosi kasuen beheranzko joerak, 2008an hasitakoak, bere horretan jarraitu zuen EBn. Yersiniaren kasu positibo gehienak txerri-haragian eta txerrikietan antzeman ziren.
  • Toxinak ekoizten dituzten Escherichia coli (STEC) baziloen ondoriozko giza infekzio baieztatuen kopurua 2014koaren antzekoa izan zen. Elikagaietan, STECa hausnarkarien haragietan detektatu zen batik bat.
  • Bestalde, guztira elikagai-jatorriko 4.362 agerraldi jakinarazi ziren, jatorri hidrikoko agerraldiak barne. Bakterioak izan ziren infekzioen eragile nagusiak, eta horien atzetik, bakterio-toxinak, birusak, beste eragile batzuk eta parasitoak.
  • Ezin izan zen detektatu zein agentek eragin zuen infekzioa agerraldi guztien % 33,5ean. Aurreko urteetan bezala, arrautzetako Salmonella izan zen arrisku gehien eragin zituen konbinazioa.
  • Txostenak, halaber, honako hauen ondoriozko tuberkulosien joerak eta iturriak laburbiltzen ditu: Mycobacterium bovis, Brucella, Trichinella, Echinococcus, toxoplasma, amorrua, Coxiella burnetii (Q sukarra), Nilo Mendebaleko birusa eta tularemia.