EFSAk eguneratu egin du Salmonellari, Campylobacterri, Escherichia coliri eta antimikrobianoen aurreko erresistentziari buruzko informazio-orrietan biltzen duen informazioa.

Informazio-orriotan, gaixotasun horien alderdi hauei buruzko informazioa biltzen da: infekzio-iturriak, Europan urtean jakinarazten diren kasuen kopurua, gaixotasunaren sintoma nagusiak, eta Osasun Publikoaren sistemetarako kostuaren zenbatespena eta EBn produktibitatea galtzeagatiko kostua.

Halaber, laburpen bat egiten da Europan gaixotasun horiei aurre egiteko egiten diren ahaleginei buruz, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegi integratuaren bidez (abeletxetik mahaira). Besteak beste, honako hauek zehazten dira: zaintza-sistemak, datuen bilketa, arriskuen balioespena, gaixotasuna kontrolatzeko eta arintzeko neurriak, eta arriskuak jakinarazteko jarduera egokiak eta eraginkorrak.

Azkenik, diagrama erraz batean, islatu egiten dira Osasun Publikoan kontsumitzaileak arrisku horietatik babesteko arriskuen azterketan parte hartzen duten eragile guztien koordinazioa: Europako Batzordea, Europako Legebiltzarra, EFSA eta zientzia-panelak, ECDC eta estatu kideak.

Salmonella

Campylobacter

Escherichia coli

Antimikrobiano

ZOONOSIEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO