Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoaren Memoriak laburbildu egiten ditu Gipuzkoan jakinarazitako gaixotasun nagusiei buruzko datuak. Horien artean, besteak beste, jarraian adierazitakoekin lotura duten zoonosi hauek daude:

Salmonella

  • 2012. urtean bakterio horren isolamendu kopurua 1995-2012 epean izandakoen artetik txikiena da.
  • Kasuen % 46 ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izan dira.
  • Serotipo isolatu ohikoenak honako hauek izan dira: S. enteritidis, 151 isolamendutan (% 43) eta S. typhimurium, 152 isolamendutan (jakinarazpenen % 43).
  • 4 izan ziren elikagaien bidezko transmisio agerraldi esanguratsuenak. Horietako bik etxeetan eginiko tortillekin izan zuten lotura, beste batek arrautza gordinaren ingestarekin, eta azkenak tiramisuarekin (arrautza freskoz eginikoa). Agerraldi horietako hirutan erabilitako arrautzak establezimendu berean erosi ziren.

Campylobacter

  • Jakinarazitako Campylobacter-en isolamendu kopurua 896 izan da, hau da, 2011. urteko isolamenduen kopuruaren antzekoa (873).

E. Coli

  • 2012. urtean E. Coli O157ren 7 isolamendu aitortu ziren beherako akutua zuten pertsonen artean.
  • Dagokion inkesta epidemiologikoa egin ondoren, familiarteko barbakoa (hanburgesak) batean zehaztu zen isolamenduetako baten jatorria, eta gainerakoak kasu esporadikoak izan ziren.

Yersinia

  • Gipuzkoan Yersinia enterocolíticaren 56 kasu aitortu ziren.% 52 gizonezkoak izan ziren, % 48 emakumezkoak, eta % 88 adin pediatrikoan gertatu ziren.
  • Ez dago nabarmentzeko moduko urtarorik edota banaketa geografikorik.
  • Beheranzko joerak bere horretan jarraitzen du azken urteotan, Europar Batasunean bezalaxe.
  • Nagusiki txerri haragiaren isolatua da.

Zaintza Epidemiologikoaren Memoria
Aholku orokorrak sukaldaritzan