Zoonosien joerak eta iturriak, 2016. urtea
Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen agerraldiei buruzko jakinarazpen gehixeago egin dira 2015ean baino. Hala ere, zifra hori 2010ean eta 2016an Europar Batasunean jakinarazitako agerraldien batez bestekoaren nahiko antzekoa da.
Salmonella
Elikagaien bidez transmititzen diren Salmonella agerraldi eta salmonellosi-kasu gehien eragin duen Salmonellaren serotipoa Salmonella enteritidis izan da. EBren zaintza eta eskortako hegaztiak kontrolatzeko neurriak ezarri zirenetik, hau da 2007tik, kasuen kopuruak etengabe egin du behera. Hala ere, azken urte honetan ez zaio beheranzko joera horri eutsi.
Salmonella enteritidisaren prebalentziak gora egin du oilo erruleetan, % 0,7tik % 1,21era 2014az geroztik. Epe horretan bertan, gizakietan detektatutako kasuek % 3 egin dute gora. Igoera hori EBn duela gutxi izandako agerraldien ondorio da, eta horrek adierazten du ezinbestekoa dela arriskua kudeatzeko neurriak hartzen jarraitzea.
2016an, gizakien 94.530 salmonellosi-kasu jakinarazi dira EBn, eta horietatik % 59 S. enteritidisak eragin ditu. Kasu horiek, nagusiki, honako elikagai hauen kontsumoarekin lotzen dira: arrautzak, arrautzez eginiko produktuak eta hegazti-haragia.
Campylobacter
Campylobacter da elikagaien bidez transmititzen den eta gizakietan kasu gehien eragin duen patogenoa. 2016an, 246.307 pertsonatan detektatu zen, hau da, 2015ean baino % 6,1 gehiago. Oilasko-haragian Campylobacter ugari dago; hortaz, arriskua kudeatzeko neurrien helburua kontzentrazio hori murriztea izango da.
EBn kasu asko detektatu badira ere, pazienteen % 0,03 baino ez dira hiltzen.
Listeria
2016an, 2.536 kasu jakinarazi ziren, 2015ean baino % 9,3 gehiago. Infekzio horiek, oro har, aurrekoak baino larriagoak dira, eta kasuen % 97 ospitaleratu egin behar izan dira. Guztira 247 heriotza-kasu jakinarazi ziren; gehienak 64 urtetik gorakoak ziren, eta horien heriotza-tasa % 18,9koa da. Adinean aurrera egin ahala, gora egiten du heriotza-tasak: 84 uretik gorakoen artean % 26,1ekoa da tasa. Horrenbestez, adinduenek osatzen dute arrisku-talde nagusia.
EBn kasu asko detektatu badira ere, pazienteen % 0,03 baino ez dira hiltzen.
Elikagaiek eragindako agerraldiak
Salmonella izan zen elikagaiek eragindako agerraldien arrazoi nagusia (% 22,3), eta ospitaleratze eta heriotza gehien eragin duena (agerraldien ondoriozko ospitaleratze-kasu guztien % 45,6 eta heriotza-kasu guztien % 50).