Elikagaien gaineko Alertak
Elikagaien gaineko alertak elikagai edo pentsu batean dagoen arrisku bat elikakatean sartu eta pertsona edo animalien osasunerako arriskutsua izan daitekeenean gertatzen dira.
Kasu horietan, ezinbestekoa da azkar eta era koordinatuan erreakzionatzea, arriskutsuak izan daitezkeen produktuak geldiarazteko eta kontsumitzaileengana iristea saihesteko. Xede horretarako ezartzen dira alerta-sareak.
Alerta-Sareak
Sare formako sistemak dira, elikagai edo pentsuetatik datozen giza osasunerako arrisku zuzenak eta zeharkakoak azkar jakinarazteko funtzioa dutenak. Sistema horien xedea kontsumitzaileen osasuna babestea da, eta, horretarako, merkaturatutako elikagai eta pentsuak seguruak direla bermatzen dute.
Alerta-sareak oinarrizko tresna dira arriskutsuak izan daitezkeen produktuak lokalizatzea eta merkatutik ateratzeko neurriak hartzea ahalbidetuko duen informazio-fluxua bermatzeko.
Europan, 1979an sortu zen Elikagaien eta Pentsuen Alerta Azkarrerako Sistema edo RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed). Sistema horrek informazioa kideen artean azkar transmititzea ahalbidetzen du. Honako hauek dira kide horiek: EB-28ko elikagaien segurtasuneko agintaritza nazionalak, Norvegia, Liechtestein, Islandia, Suitza eta Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentzia (EFSA) eta Europako Batzordea.
Espainian, elikagaien gaineko alerta-sarea Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bitartez egiten da. 1987an jarri zen martxan, eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) koordinatzen du. Aldi berean, agentzia horrek kontaktu-puntuak ditu autonomia-erkidegoekin.
Alerten jakinarazpenak - Kontsumitzailea ELIKA
Alergien gaineko jakinarazpenak
Eguneratze data: