Kontrol Ofiziala

Europako 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduek Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra. Elikagaien, pentsuen, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasuna eta produktu fitosanitarioen legedia betetzeko beste eginkizun ofizialak arautzen ditu.

Erregelamendu horien arabera, kontrol ofizialerako planek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

  • Bakarrak eta integratuak: elikakatean zehar egiten diren kontrol guztiak barne hartu behar dituzte, ekoizpen primariotik azken salmenta-puntuetaraino.
  • Hainbat urtetarako: denbora-esparru zabala izan behar dute, ezarritako ekintza guztiak gauzatzeko, beharren lehentasunak zehazteko eta kontrolerako jarduerak berriro programatzeko.
  • Arriskuen analisian oinarrituak: kontrolen lehentasunak ezartzeko eta kontrolerako baliabideak banatzeko, arriskuen analisi bat izan behar da oinarri. Analisi horrek aukera emango du kontrolen intentsitatea zehazteko, betiere proportzionaltasun-irizpideei jarraituz.
  • Prebentziozkoa: arriskuak detektatzea eta desagerraraztea izango du xede, horiei aurre hartuta.
  • Prestakuntza: prestakuntza-planak ezarriko dira, bai kontroleko langileentzat (beren zeregina trebetasunez eta modu koherentean betetzeko prestakuntza) bai ekoizpeneko langileentzat (dagokien produktuaren ekoizpenari loturiko arriskuak ezagutu beharko dituzte, kontrolatu ahal izateko).
  • Autoebaluazioa: kontrolerako agintaritzek kontrolen kalitatea eta homogeneotasuna bermatzeko eta kontrol-sistemen eraginkortasuna sendotzeko mekanismoak ezarri behar dituzte, hala nola kontrolen eraginkortasuna egiaztatzeko prozedurak eta kontrol-sistemen ikuskapenak.
  • Erantzunkidetasuna: ekoizleak arduratu behar du ekoizten dituen elikagaien segurtasunaz; administrazioak, berriz, operadoreak indarreko araudia betetzen duela kontrolatzeaz arduratu beharko du.

Estatu mailan,  Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2021-2025 indarrean dago.

Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (PNCOCA)

Plana Programa desberdinetan banatzen da, kontrol esparruaren arabera. PNCOCAn integratuak dauden eta elikagaien segurtasunari dagokienez, Lehen Mailako Ekoizpenak eta Elikagaien Kalitatearen inguruko Programak dira.

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (PVCOCA)

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.

Plan honek 5 urteko iraupena du (2021-2025) Estatuko Kontrol Ofizialerako Planarekin bat etor dadin.

Kontrol Ofiziala sektoreka

Kontrol Ofizialeren arloko berriak

Eguneratze data: