Arriskuen komunikazioa
Kontsumitzaileek gero eta informazio gehiago eskatzen dute kontsumitzen dituzten elikagaiei eta haien segurtasunari buruz. Herritarrek kontsumitzen dituzten elikagaien segurtasunari buruz duten pertzepzioa elikagaien arriskuei buruz jasotzen duten informazioaren araberakoa da; hori dela eta, ahalik eta neutro eta zehatzena izan behar da.
Arriskuen komunikazioaren helburu nagusia da informazio esanguratsua, egokia eta zehatza eskaintzea, eta, publiko zehatz bati bideratzen zaionez gero, termino argi eta ulergarrietan eskaintzea.
Hauek dira elikagaien segurtasunaren arloko komunikazioaren helburuak:
- Arriskuen analisi-prozesuan aintzat hartzen diren kontu zehatzei buruzko kontzientzia handiagoa sustatzea eta hobeto uler daitezela bultzatzea.
- Arriskuen kudeaketari loturiko erabakiak formulatu eta aplikatzean, koherentzia eta gardentasuna bultzatzea.
- Oinarri solidoa ezartzea proposatzen edo aplikatzen diren arriskuen kudeaketari buruzko erabakiak ulertzeko.
- Arriskuen analisi-prozesuaren eraginkortasun orokorra hobetzea.
- Informatzeko eta hezteko programa eraginkorrak formulatzen eta exekutatzen jarraitzea, arriskuak kudeatzeko aukera gisa hautatu direnean.
- Herritarrei ikusaraztea elikagaien hornidurak ez dakarrela arriskurik.
- Alderdi interesatu guztiek arriskuen komunikazio-prozesuan behar bezala parte har dezatela sustatzea, lan-harremanak indartzea eta parte hartzen duten pertsona guztien arteko errespetua bermatzea.
- Interesdunek elikagaiei loturiko arriskuez dituzten kezkei buruzko informazioa trukatzea.
- Aplikagarria denean, konfidentzialtasuna gordetzeko kezka zilegia errespetatzea.
Honako hauek dira elikagaien segurtasunerako komunikazioa ardazten duten printzipioak:
- Irekitasuna: arriskuen ebaluazioak argitaratu behar dira, baita hartutako erabakiei buruzko informazioa ere.
- Gardentasuna: arriskuen ebaluazioa egiten denean, zalantza zientifikoen alorrak argi helarazi behar dira, eta osasun publikoan nola eragiten duten azaldu.
- Independentzia: ematen den informazioa inpartziala izan behar da, eta independentea politikariekiko, industriarekiko, gobernuz kanpoko erakundeekiko eta beste alderdi interesdun batzuekiko.
- Erantzuteko gaitasuna: informazio egokia eta zehatza eman behar da, baita xehetasun guztiak ezagutzen ez direnean ere.
Arriskuen komunikazioaren arloko berritasunak
Eguneratze data: