Arriskuen kudeaketa

Arriskuen Kudeaketa da Elikagaien Segurtasuneko politikek oinarri izan behar duten Arriskuen Analisien hiru osagaietako bat; arriskuak prebenitzera eta kontrolatzera bideratutako jarduketa guztiak hartzen ditu barne.
Arriskuen ebaluazioaren emaitza beste faktore hauekin konbinatu behar da: kostu ekonomikoak, onurak, bideragarritasun teknikoa, arriskuaren pertzepzioa… Beharrezkoa da hori guztia kontuan hartzea arrisku bat kudeatzeari buruzko erabaki bat hartzeko. Erabaki hori hartzeko aintzat hartu beharreko faktore nagusia gizakien osasuna babestea da.
Arriskuaren kudeaketari loturiko erabakia martxan jarri ondoren, hurbiletik jarraitu beharko da zenbateko eraginkortasuna duten aplikatutako kontrol neurriek, baita neurri horiek biztanleek duten arriskuari zenbateraino eragiten dioten ere.
Hauek dira arriskuaren kudeaketaren printzipioak:

  1. Arriskuaren kudeaketak egiturazko ikuspegia izan behar du, eta elementu hauek hartu behar ditu kontuan: arriskuaren ebaluazioa, arriskua kudeatzeko aukeren ebaluazioa, kudeaketari buruzko erabakiaren aplikazioa, jarraipena eta azterketa.
  2. Gizakien osasuna babesteak lehentasuna izango du arriskuaren kudeaketari loturiko erabakiak hartzerakoan.
  3. Arriskuen kudeaketari loturiko erabakiak eta praktikak gardenak izan behar dira.
  4. Arriskuak ebaluatzeko politika zehaztea arriskuen kudeaketaren elementu espezifikoa izan behar da.
  5. Arriskuen kudeaketak bermatu behar du arriskuen ebaluazio-prozesuak osotasun zientifikoa duela, eta modu funtzionalean bereizten direla arriskuaren kudeaketa eta ebaluazioa.
  6. Arriskuen kudeaketari buruzko erabakiek aintzat hartu behar dute arriskuaren ebaluaziotik eratorritako ziurgabetasuna.
  7. Arriskuaren kudeaketak komunikazio argi eta interaktiboa eskaini behar du kontsumitzaileekin eta prozesuaren edozein alderditan interesa izan dezaketen gainerako alderdiekin.
  8. Arriskuen kudeaketa etengabeko prozesua izan behar da, eta hartutako erabakien ebaluaziotik eratorritako datu guztiak kontuan hartu behar ditu.

Herritarrak elikagaiek eragindako arriskuetatik babesteko hartu diren arriskuen kudeaketako erabakiek barne hartu behar dituzte araudiari loturiko jarduketak martxan jartzea (elikagaiei buruzko legeria ezartzea), baita jarduketa instrumental eta exekutiboak ere; azken horien xedea da ezagutza areagotzea (ikerketa-ekintzak) arriskuak zaindu eta kontrolatzea (zaintza- nahiz kontrol-planak eta programak), elikagaien alertak kudeatzeko protokoloak ezartzea azkar erantzun ahal izateko, arriskurik egonez gero herritarrei alderdi interesdun guztiei buruzko informazioa ematea eta haiekin komunikatzea, eta abar.

Arriskuen kudeaketaren arloko berritasunak

Eguneratze data: