Trazabilitatea

Trazabilitatea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko urtarrilaren 28ko 178/2002 Erreglamenduak definitzen eta arautzen du. Erregelamendu horrek elikagaiei buruzko legeriaren printzipio eta betekizun orokorrak ezartzen ditu, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortzen du eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak finkatzen ditu.

Trazabilitatea elikagai baten, pentsu baten, elikagaiak ekoizteko erabiliko den animalia baten edo elikagai nahiz pentsuetan sartuko den substantzia baten kokapena jakiteko eta ibilbidea jarraitzeko aukera da, bere etapa guztietan (ekoizpena, eraldaketa eta banaketa).

Tresna erabilgarria da xede hauetarako:

  • Arazoren bat izan duten elikagaiak baztertzen laguntzeko.
  • Kontsumitzaileei produktu bati buruzko informazio espezifikoa emateko.

Trazabilitatea 178/2002 Erregelamenduaren 18. artikuluan dago araututa, eta hau ezartzen du elikagaien eta pentsuen ustiapen-enpresei dagokienez:

  • Trazabilitatea bermatu beharko da etapa guztietan (ekoizpena, eraldaketa eta banaketa).
  • Elikagai edo pentsuetan sartu diren eta sartu daitezkeen elikagaiak, animalia-pentsuak edo substantziak hornitu dizkien edozein pertsona/enpresa identifikatzeko aukera eduki beharko da. Informazio hori eskumeneko agintaritzen esku egongo da, hala eskatzen badute.
  • Beraien produktuak jaso dituen edozein enpresa identifikatzeko aukera eduki beharko da. Informazio hori ere eskumeneko agintaritzen esku egongo da, hala eskatzen badute.
  • Merkaturatutako elikagai eta pentsuek behar bezala identifikatu eta etiketatuta egon beharko dute.

Produktu baten trazabilitatea hiru mailatan egin beharko da:

ATZERANZKO TRAZABILITATEA: Jakin ahal izango dugu zein produktu sartzen diren enpresan eta zein diren produktu horien hornitzaileak.

  • Zein diren produktuen jatorria eta zehaztasunak. Zein den hornitzaileekin harremanetan jartzeko modua (telefonoa, faxa).

  • Enpresan sartzen diren produktuak identifikatzea: jasotako produktuaren gaineko informazioa – ahalik eta zehatzena – (izena, aurkezteko formatua, bolumena, lotea, datak…).

  • Emate-agiria, merkataritzako agiri laguntzailea edo/eta faktura, betiere produktuaren identitatearen gaineko datuak ematen badituzte.

  • Noiz jaso diren produktuak (data).

  • Zenbat produktu jaso den: produktuaren bolumena (guztira).

  • Jasotako produktuak norako diren: non biltegiratuko diren, nahasketak egiteko diren…

Atzeranzko trazabilitatearen bidez lotu egin ahalko dira barneko trazabilitatea eta hornitzailearen trazabilitatea.

BARNEKO TRAZABILITATEA: Lotura izan behar du produktuei enpresa barruan egiten zaien jarraipenarekin.

  • Tarteko produktua edo azken produktua egiteko erabili diren produktuak erregistratzea. Horretarako, harrerako erregistroak, loteen erregistroak edo stockeko erregistroak… erabili ahal dira.
  • Tarteko puntuak identifikatzea, nahiz eta behin betikoak ez izan. Produktuek jasaten dituzten operazioak deskribatzea, bai eta horiek kontrolatzeko ardura duten pertsonak zein diren ere.
  • Azken produktua eta prozesua identifikatzea. Horretarako, loteari dagokion kodea erabiliko da.
  • Produktua zein egunetan eta zein ordutan ekoitzi den erregistratzea.
  • Informazio hori eta prozesatuaren kontrolerako datuak erlazionatzea, esate baterako tenperaturak.

Barneko trazabilitatea zailena izan liteke, eta eko itzitako produktua honako kontzeptu hauekin lotu behar du zehatz-mehatz: ekipoak, ildoak, hozkailuak, biltegiak, prozesuan zehar jasan dituen nahasketak edo zatiketak.

AURRERANZKO TRAZABILITATEA: Erregistratu egingo dira, alde batetik, bidaltzeko prest dauden produktuen datuak; eta, bestetik, produktu horiek jasoko dituzten bezeroen datuak.

  • Zein enpresa edo arduraduni ematen zaion produktua. Zein den bezeroarekin harremanetan jartzeko modua (telefonoa, faxa).

  • Lotearen zenbakia erregistratzea edo/eta enpresatik ateratzen diren produktuak multzokatzea.

  • Zein egunetan entregatzen diren produktuak (data).

  • Zein diren garraioaren gaineko datuak (garraiolaria , edukiontzi mota, garraiatzeko tenperatura, ibilgailuaren matrikula…).

Aurreranzko trazabilitateak lotura eduki behar du bezeroen atzeranzko trazabilitatearekin, eta aukera eman behar du produktuari buruzko ahalik eta informazio gehien eskuratzeko.

Beraz, enpresaren TRAZABILITATE SISTEMAk kontuan izan beharko du:

  • Produktuaren identifikazioa, ahalik eta modu errazenean. Lotearen irizpidea definitzea. LOTEa oinarrizko elementua da trazabilitatea kudeatzeko. Lotea da produktu baten zenbat unitate saltzen diren; betiere produktu hori modu bertsuan ekoitzi, fabrikatu edo ontziratua izan bada.
  • Produktuaren datuak.
    • Lehengaiak, produktuaren osagaiak edo enpresa bakoitzean sartzen diren merkantziak.
    • Nola maneiatu, ekoitzi, eraldatu eta aurkezten den.
    • Nondik datorren eta norako den, bai eta kontzeptu bi horietarako datak ere.
    • Zein kontroletatik pasatu den eta zein izan diren horien emaitzak.
  • Produktuaren identifikazio eta datuen arteko erlazioa. Produktu baten mugimenduak jarraitzeko prozesuak lotura zuzena du merkataritza-informazioarekin, barne prozesuekin eta autokontrolekin.

Produktu akastunak aurkitzeko eta biltzeko prozedura

Beharrezkoa da enpresak idatziz jasota izatea zelan jokatu behar duen baldin eta istripuren bat edo elikagaien alertaren bat gertatuz gero.

Horrelako ekintzak aurrera eraman ahal izateko prozedurak honako hau jaso beharko du:

  • Arazoa aztertzeko beharrezkoa den informazioa nola bildu (arazoaren jatorria, nola aurkitu produktua, nola geldiarazi…).
  • Zein diren arazoa aztertuko duten pertsona arduradunak.
  • Zeinek duen ardura erabakiak hartzean eta nola ekingo zaion arazoari.
  • Nola jakinaraziko zaion Administrazioari eta alderdi interesdunei.
  • Zein diren neurri zuzentzaileak.

Trazabilitate sistema egiaztatzea

Azkenik balioztatu egin beharko da ea trazabilitate sistemak ondo funtzionatzen duen ala ez, eta ikusi ea eraginkorra den sortu zen helburuarekiko eta zelan egokitu ahal diren sor litezkeen hutsuneak.

Balioztatzean, kontuan izan beharko dugu, alde bate tik, zein izango den erantzuteko denbora, arazo bat sortuz gero. Izan ere, denbora tarte hori ahalik eta laburrena izan beharko da, pertsonen osasuna jokoan egon baitaiteke. Eta, bestetik, kontuan izan beharko dugu bildutako informazio guztia zuzena den ala ez.

Interesgarria izan liteke simulazioak egitea jakiteko nola funtzionatzen duen produktuak aurkitu eta merkatutik kentzeko prozedurak.

Sistema berrikusteko prozeduran barne ikuskaritza egin beharko da. Horrela, egiaztatu ahal izango dira hainbat arlo, hala nola: loteen identifikazioa, erabilitako osagaiak, zein bezeroribidali zaion informazioa…

Sisteman hutsuneren bat aurkituz gero, zuzendu eta egokitu egin beharko litzateke.

Trazabilitatea sektoreka

Eguneratze data: