Arriskuen Analisia
Arriskuen analisia elkarren artean erlazionatutako hiru elementuk osatzen dute: arriskuaren ebaluazioa, arriskuaren kudeaketa eta arriskuaren komunikazioa.
- Arriskuaren ebaluazioa da arriskuak kualitatiboki eta kuantitatiboki identifikatzeko eta baloratzeko gauzatzen diren jarduketen multzoa. Jarduera horien xedea da, halaber, elikagaietatik datozen agente fisiko, kimiko edo biologikoekiko esposizioak gizakion, animalien eta landareen osasunarentzat izan dezakeen arriskua ebaluatzea eta karakterizatzea.
- Arriskuaren kudeaketa alternatiba politikoak aztertzean datza, alde interesdunak kontsultatuta. Horretarako, arriskuaren ebaluazioa eta tartean diren beste faktore batzuk hartzen dira kontuan eta, beharrezkoa bada, prebentzio eta kontrolerako aukera egokienak hautatzen dira.
- Arriskuaren komunikazioa da elikagaien arriskuei buruzko informazioaren eta iritzien truke interaktiboa. Truke hori hauen artean egiten da: arriskuaren ebaluazioa eta kudeaketa egiteaz arduratzen diren pertsonak, kontsumitzaileak, elikagaien eta pentsuen enpresak, komunitate zientifikoa eta beste interesdun batzuk. Informazio-truke hori arriskuen analisiaren prozesu osoan zehar egin behar da, eta barne hartu behar ditu arriskuaren ebaluazioaren emaitzen azalpena eta arriskuaren kudeaketarekin lotuta hartu diren erabakiak hartzeko arrazoiak.
Página actualizada el