Higienea eta Autokontrola
Elikagaien higienerako baldintza orokor eta espezifikoak
Autokontrola: APPCC eta HJEG
Autokontrolerako sistema deritzo elikagaietan ager daitezkeen arriskuak ezagutu eta kontrolatzeko operadoreari erabilgarria zaion tresnari.
APPCC
HJEG
Dena den, Erregelamendu horretako 11. kontuan hartuzkoan azpimarratzen den bezala, egun ezin dira APPCCren printzipio guztiak aplikatu produkzio primarioan, eta, beraz, Higiene Jardunbide Egokien Gidak (HJEG) sustatu behar dira esparru horretan.
Segurtasunez lan egiteko eta indarreko legeriaren betekizunak betetzeko beharrezkoak diren baldintzak eta erregistroak era ordenatuan eta ulertzeko moduan azaltzen dituzten dokumentuak dira.
Arriskuak kontrolatzen eta arauak betetzen direla erakusten laguntzen dute.
HJEGak sektoreak egiten ditu, eta borondatezkoak dira.
852/2004 Erregelamenduaren (EE) I. eranskineko B atalak HJEGen edukiei buruzko gomendioak biltzen ditu:
“HJEGek produkzio primarioan eta hari lotutako eragiketen arriskuei buruzko informazioa jaso beharko dute, baita arrisku horiei aurre egiteko neurriei eta legeriak ezartzen dituen betekizunei buruzkoa ere”.
Erregelamenduak honako adibide hauek jasotzen ditu adibide gisa:
- Besteak beste, mikotoxinek, metal astunek eta material erradiaktiboek eragindako kutsadura kontrolatzea.
- Ura, hondakin organikoak eta ongarriak erabiltzea.
- Landare-osasunerako produktuak eta biozidak eta haien trazabilitatea behar bezala erabiltzea.
- Albaitaritzako sendagaiak eta elikagaietako gehigarriak eta haien trazabilitatea behar bezala erabiltzea.
- Pentsuak prestatzea, biltegiratzea, erabiltzea eta trazabilitatea ezartzea.
- Hildako animaliak, hondakinak eta azpiproduktuak era garbian desagerraraztea.
- Elikagaien bidez gizakiei transmititu dakizkiekeen gaixotasun kutsakorrak sartzea ekiditeko babes-neurriak, eta eskumena duen agintaritzari nahitaez egin beharreko edozein jakinarazpen.
- Elikagaiak higiene-baldintza egokietan produzitzen, manipulatzen, ontziratzen, biltegiratzen eta garraiatzen direla bermatzeko prozedurak, jardunbideak eta metodoak, barne hartuta izurrien garbiketa eta kontrol eraginkorra.
- Hiltzeko eta elikagaiak produzitzeko animalien garbiketari buruzko neurriak.
- Erregistroari buruzko neurriak.
852/2004 Erregelamenduko (EE) II. kapituluak (7., 8. eta 9. artikuluak) ezarri egiten ditu HJEGak estatu mailan eta Europar Batasunaren mailan egin, zabaldu eta erabiltzeko printzipioak:
- Estatu kideek HJEG nazionalak egitea sustatuko dute.
- Bultzatu egingo da estatuko eta Europar Batasuneko HJEGak zabaltzea eta erabiltzea.
Honako hauek betez egingo dira HJEG nazionalak:
- Elikagaigintzako industriak – produkzio-sektoreko operadoreek egingo dituzte.
- Kontsulta egingo zaie alderdi interesdunei (esaterako, eskumena duten agintaritzei eta kontsumitzaileei).
- Aintzat hartuko dira Codex Alimentariusaren kodeak eta 852/2004 Erregelamenduaren (EE) I. eranskineko B ataleko gomendioak.
- Estatu kideek HJEGak aztertu eta Europako Batzordeari igorriko dizkiote (EB), hark estatu kide guztien eskura egongo den erregistro batean gorde ditzan.
Europar Batasuneko HJEGak:
- EBak zaindu egingo du HJEGak sektore eta alderdi interesdunei kontsulta eginez egitea, horretarako aintzat hartuz Codex Alimentariusa eta 852/2004 Erregelamenduaren (EE) I. eranskineko B ataleko gomendioak.
- Elikakatearen eta Animalien Osasunaren Batzorde Iraunkorrak ebaluatuko ditu HJEGak.
- Berrikusi egingo dira, HJEGak oraindik ere eraginkorrak direla eta aurrerapen zientifiko eta teknologikoak aintzat hartzen dituztela bermatze aldera.
Higienea eta autokontrola sektoreka
Eguneratze data: