Arriskuen Ebaluazioa
Arriskuen ebaluazioa elikagaien segurtasunerako politikek oinarri izan behar duten arriskuaren analisiaren hiru osagaietako bat da, eta hiru fase hauek ditu:
- Arriskua identifikatzea: osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen eta elikagai batean edo elikagai multzo jakin batean egon daitezkeen agente biologiko, kimiko eta fisikoak identifikatzea.
- Arriskuaren karakterizazioa: kasuan kasuko arriskuak osasunarentzat izan ditzakeen kalteen ebaluazio kualitatiboa eta kuantitatiboa.
- Esposizioaren ebaluazioa: elikagaien bidez har daitezkeen agente biologiko, kimiko eta fisikoen ebaluazio kualitatibo eta kualitatiboa, baita beste iturri batzuetatik datorren esposizioarena ere, hala badagokio.
- Arriskuaren karakterizazioa: biztanleria jakin batean dituen edo izan ditzakeen eraginak agertzeko probabilitatearen eta larritasunaren balioespen kualitatiboa eta kuantitatiboa ezartzeko prozesua, horrek dakartzan ziurgabetasunak barne, elementu hauek oinarri hartuta: arriskuaren identifikazioa, arriskuaren karakterizazioa eta esposizioaren ebaluazioa.
Batzorde zientifikoak eta adituen taldeak
Arriskuen ebaluazioak eskuragarri dauden froga zientifikoak izan behar ditu oinarri, eta modu independente, objektibo eta gardenean egin behar da. Horretarako, batzorde zientifikoak eta adituen talde independenteak jarri dituzte martxan elikagaien segurtasunerako agintaritza eta agentzia askok.
Arriskuak Ebaluatzeko Metodologiaren arloko berriak
Eguneratze data: