Infografia: elikagaiak Internet bidez erosteko modu segurua
AESANek infografia bat argitaratu du, zeinetan elikagaiak Internet bidez modu seguruan erosteko zenbait aholku erraz ematen baititu.
Elikagaiak online erosteak baditu arrisku gehigarriak, eta kontsumitzaileak horien berri izan behar du.
Erosketak egiteko baliatuko duzun webgunean nabigatzailean giltzarrapo itxura duen ikono bat ikusten baduzu eta haren URL helbidearen hasieran HTTPS agertzen bada, webgune hori fidagarria da a priori.
Erosketa-modalitate horrek gora egin duela ikusita, gomendagarria da arretaz begiratzea webgunean ematen digun informazioa, eta honako aholku hauei jarraitzea iruzurrezko webguneak identifikatzeko. Ez zaitez fio, baldin eta:
- produktuaren etiketa lausotuta badago, irakurtezina bada eta ez bada agertzen produktua merkaturatzen duen arduradunaren izena;
- webgunearen arduradunaren jatorrizko lekua elikagaiaren jatorrizko lekutik oso urrun badago;
- produktuaren prezioa espero zitekeen baino askoz ere baxuagoa bada;
- elikagai baten promestutako onurak onegiak badira benetakoak izan daitezen;
- kontuan izan ez dagoela produktu miragarririk!
- erreferentzia eta ikerketa zientifiko luzeak aipatzen badira eta Interneten aurkitzen ez badira;
- produktuei buruzko informazioa asebetetako bezero ugariren iritzi positiboek babesten badute; “elikagaia kontsumitu aurreko eta ondorengo argazkiak agertzen badira;
- webgunean, produktua bermatzeko, osasun arloko profesionalen irudi eta adierazpenak agertzen badira;
Webgunean atal bat badago Internet bidez banatzen diren “Elikadura-osagarriei” buruz.