Oilasko haragian Campylobacterra kontrolatzeko neurriak
FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioari buruzko Adituen Batzordeak (JEMRA) gizentzeko oilaskoen eta oilasko‑haragiaren ekoizpenean Campylobacterren espezie termotoleranteak (C. jejuni eta C. coli) kontrolatzeko informazio zientifiko berri eta garrantzitsuena ebaluatu du.
Ebaluazio horretako emaitzak eta gomendioak baliagarriak dira bai estatuko zein nazioarteko arriskuen ebaluatzaile eta kudeatzaileentzat, bai nekazaritzako elikakatean lan egiten dutenentzat, eskortako hegaztietan arriskua kontrolatzeko.
Aplikazio eremua
Gizentzeko oilaskoen ekoizpen primarioa, salmenta‑establezimenduak eta kontsumitzaileen manipulazioa.
Helburuak
- Campylobacterra kontrolatzeko neurrien ebidentziaren kalitatea eta kantitatea zehaztea.
- Campylobacterra kontrolatzeko neurrien eragina ebaluatzea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean.
- Campylobacterra kontrolatzeko arriskuan oinarritutako esku‑hartzeak zehaztea gizentzeko oilaskoen ekoizpen‑katean, ekoizpenaren aurretik eta ondoren.
- Oilasko‑haragian Campylobacterra eta Salmonella kontrolatzeko Codexaren gidalerroak (CXG 78‑2011) aztertu eta berrikustea.
Ondorioak
Adituek gomendatzen dute ekoizpen‑ eta prozesatze‑faseetarako egokiak diren esku‑hartze anitzen konbinazio bat erabiltzea oilasko‑haragian Campylobacterraren kutsadura murrizteko.
- Esku‑hartzeak ekoizpen primarioan
- Biosegurtasun‑ eta kudeaketa‑ikuspegiak
- Txertaketan oinarritutako ikuspegiak
- Bakteriofagoetan oinarritutako ikuspegiak
- Pentsuetarako eta urerako gehigarriak: azido organikoak, probiotikoak eta landare‑gehigarriak
- Esku‑hartzeak eraldaketan
- Higiene‑jardunbide egokiak (HJE)
- Esku‑hartze fisiko eta/edo kimikoen bidez prozesatzean neurri eraginkorren konbinazioaren ikuspegia
- Esku‑hartzeak prozesatu ondoren
- Kozinatzea:
- HJEak aplikatzea
- Izoztea
- Marinatzea
- Irradiazioa
Ziurgabetasunak
Adituek aitortzen dute badela datu‑hutsunerik eta teknologia berriek ikuspegi esperantzagarriak eskain ditzaketela oilasko‑haragian Campylobacterra murrizteko.
Gainera. industria‑globalizazioak, munduko biztanleriaren hazkundeak, klima‑aldaketak eta eskualde espezifikoetan animalia‑proteinen eskariaren hazkundeak kontrol‑neurrien ebaluazio‑behar berriak bideratuko dituzte.