A okratoxina (OTA) mikotoxina bat da, eta Aspergillus eta Penicillium generoetako onddoek sortzen dute, batik bat, hauek: Penicillium verrucosum, Aspergillus ochraceus eta Nigri sekzioko Aspergilli, bereziki A. carbonarius.
Okratoxinak eskualde geografiko heze eta epel zein hotzetako zerealetan eta lekaleetan egoten dira nagusiki, baita ehotze-produktuetan ere, besteak beste: kafea, kakaoa eta eratorriak, ardoa eta edari alkoholdunak, fruitu lehorrak, mahaspasak eta pikupasak eta mahats-zukua. Molekula nahiko egonkorra denez, normalean neurri handi edo txikiagoan ekoizpen-prozesu gehienetan irauten duena, gizakiak kontsumitzen dituen elikagaietan egon daiteke.
IARCk OTA gizakientzako balizko kartzinogeno gisa sailkatu du (2B taldea), haren propietate kartzinogeno, nefrotoxiko, teratogeno, immunotoxiko eta, litekeena denez, neurotoxikoengatik. EFSAk 120 ng/gorputz pisuaren kg-tan ezarri du asteko ingesta toleragarria (AIT).
Nekazaritzako Jardunbide Egokiak (NJE) aplikatzea da A Okratoxinak kutsatutako barazkien aurkako lehen defentsa-lerroa, eta ondoren, Biltegiratze, Garraio eta Manipulazioko Jardunbide Egokiak. Era berean, elikagaien enpresako langileek ziurtatu egin behar dute beren Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisien (AKPKA) programetan arrisku hori aurreikusita dutela, eta bermatu egin behar dute merkaturatutako produktuek ez dituztela gainditzen Europako legedian ezarritako gehienezko balioak.
A okratoxina (OTA) mikotoxina bat da, eta Aspergillus eta Penicillium generoetako onddoek sortzen dute, batik bat, hauek: Penicillium verrucosum, Aspergillus ochraceus eta Nigri sekzioko Aspergilli, bereziki A. carbonarius. Azken hori identifikatu da OTA bidez kutsatutako mahatsen, ardoen eta mahatsondoen fruituen espezie kutsatzaile nagusi gisa. Bestalde, A. ochraceus espezieak zerealak, kafea, kakaoa eta intxaur jangarriak infekta ditzake.
Aspegillus generoa 12-37 ºC arteko tenperaturan hazten da, eta klima bero eta tropikalei lotuta dago. Biltegiratutako elikagaietan antzematen da nagusiki.
Penicilium generoa, berriz, tenperatura-tarte baxuagoan hazten da (4-31ºC) eta 0,80ko ur-jarduerarekin; hortaz, klima epel eta hotzetan ekoitzitako elikagaiak kutsa ditzake, bereziki zerealak eta horien eratorriak.
2. Elikagaien bidezko esposizioa
A okratoxina honako hauetan agertzen da nagusiki:
Zerealak
Lekaleak
Mahatsa
Kafe-aleak
Kakaoa
Fruitu lehorrak
Espezieak
Animalia-jatorriko produktuetan ere antzeman da, hala nola txerrien giltzurrunetan eta gibelean, nahiz eta haragian, esnean eta arrautzetan OTAren kutsadura hutsala dela dirudien.
Molekula nahiko egonkorra denez, normalean neurri handi edo txikiagoan ekoizpen-prozesu gehienetan irauten duena, gizakiak kontsumitzeko elikagaietan egon daiteke. Zenbait minutuz 250 ºC-ko tenperatura baina altuagoa behar da toxinen kontzentrazioa murrizteko. Horregatik, prozesatutako produktuetan badagoela antzeman da, hala nola, hauetan:
Zerealez eginiko elikagaiak
Kafea
Mahats-zukua
Ardoa
Garagardoa
Zerealak eta zerealez eginiko elikagaiak
Fruitu lehorrak
Lekaleak
Kafea
Espezieak
Mahatsa eta ardoa
3. Giza osasunean dituen ondorioak
OTAren profil toxikologikoan batik bat haren efektu nefrotoxikoa deskribatu da; izan ere, giltzurruneko gaixotasun endemikoa eragiten du, Balkanetan behatu dena (Balkanetako nefropatia endemikoa), eta nefropatia tunisiarra.
OTA traktu gastrointestinalean xurgatzen da, eta zirkulazio sistemikora igarotzen da; gauzak horrela, odolean eta ehunetan antzematen da. Kontzentrazio handienak jarduera metaboliko handiena duten organoetan antzematen dira, esate baterako, giltzurrunean, gibelean, muskuluetan eta gantzetan. OTA eta haren metabolitoak giltzurrunen bidez eta bide hepatobiliarretik kanporatzen dira.
Arratoietan frogatu da efektu oso toxikoa duela nerbio-zeluletan, eta, horrez gain, dosi baxu zein altuetan efektu immunoezabatzailea ere baduela nabarmendu da. Era berean, efektu teratogeniko indartsua behatu da laborategiko animalietan. OTA gai da plazenta zeharkatu eta fetu-ehunean metatzeko, eta horrek anomalia morfologikoak eragiten ditu. Animaliekin eginiko ikerlan batzuen arabera, OTA emateak kartzinoma hepatozelularrak eta adenomak eragin ditu.
IARCk OTA gizakientzako balizko kartzinogeno gisa sailkatu du (2B taldea), haren propietate kartzinogeno, nefrotoxiko, teratogeno, immunotoxiko eta, litekeena denez, neurotoxikoengatik.
EFSAk 120 ng/gorputz pisuaren kg-tan ezarri du asteko ingesta toleragarria (AIT).
4. Arriskuen prebentzioa eta kontrola
Nekazaritzako Jardunbide Egokiak (NJE) aplikatzea da A okratoxinak kutsatutako barazkien aurkako lehen defentsa-lerroa, eta ondoren, Biltegiratze, Garraio eta Manipulazioko Jardunbide Egokiak.
Nekazaritzako jardunbide egokien gidek gomendio oso zehatzak ematen dituzte landaketa-fasean jarraitzeko, eta ekoizpen-prozesuko alderdi guztiak hartzen dituzte barne: ereitea, landareen osasuna, ongarrien eta produktu fitosanitarioen kudeaketa arduratsua, uzta biltzea, ustiategian biltegiratzea eta garraioa. Horren guztiaren helburua da landare-produktuak kutsatzea ekiditea.
Hona hemen jardunbide egokien kodeen adibide batzuk (gaztelaniaz):
Bestalde, elikagaien enpresako langileek ziurtatu egin behar dute beren Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisien (AKPKA) programetan arrisku hori aurreikusita dutela, eta bermatu egin behar dute merkaturatutako produktuek ez dituztela gainditzen Europako legedian ezarritako balioak.
Adibidez, zereala mikotoxinekin kutsatu ahal izatea kontrolatzeko, muga kritikoak hezetasun- eta tenperatura-balioak izan daitezke, zereala era seguruan biltegiratzen dela bermatzeko.
5. Legezko mugak
Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako A okratoxina-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.