Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAPak) ingurumenean oso zabalduta dauden kutsatzaile kimikoak dira -lurrean, itsasoan eta airean daude-, eta industria-jardueretako konbustio-prozesuak erabat ez gauzatzeagatik eta gertakari naturalengatik sortzen dira. Teknologiarekin eta sukaldaritzarekin erlazionatutako tratamenduek ere sortzen dituzte: ketzeak eta lehortzeak eta parrillan eta barbakoan egindako erretzeak, hain zuzen.
HAP asko dago, baina badaude giza osasunean ondorio negatiboak izan ditzaketen 12 konposatu, batez ere epe luzean; izan ere, aktibitate kartzinogenikoa dute. Bentzopirenoa da denetan toxikoena.
Honako hauek dira HAP gehien duten elikagaiak: zerealak eta eratorriak, ketutako arrainak eta itsaskiak eta parrillan erretako haragi eta arrainak.
Behin sortuta, ez dago modurik HAPak elikagaietatik desagerrarazteko. Gauzak horrela, HAPekiko esposizioa murrizteko bide bakarra industria-jarduerek ingurumenera igorritako HAP kopurua gutxitzea da. Gainera, elikagaietan HAPak sortzea eragin dezaketen teknikak gehiegi ez erabiltzea gomendatzen da, besteak beste, haragiak, arrainak eta itsaskiak parrillan eta barbakoan erretzea.
Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak (HAP) 100 substantzia kimikok baino gehiagok osatutako taldea da. Nagusiki, konbustio-prozesua erabat gauzatzen ez denean edo materia organikoaren pirolisia gertatzen denean sortzen dira. Nahasketa konplexuak dira, bi eraztun aromatiko edo gehiago fusionatzearen ondorioz eratzen direnak, eta ehunka konposatu organiko izan ditzakete.
HAP guztien artean, badaude 12 konposatu giza osasunean eragin negatiboak izan ditzaketenak; zehazki, bentzopirenoa da denetan toxikoena.
HAPek elikagaiak kutsa ditzakete, honela:
Ingurumena:
HAPak ingurumenera igortzen dituzte hala fenomeno naturalek (sumendien erupzioek eta basoetako suek), nola industria-jarduerek (materia organikoaren konbustioa eta pirolisia, besteak beste: egurra, petrolioa, olioak, tabakoa eta hondakinak). Ondorioz, uretan eta lurrean geratzen dira, eta horrela metatzen dira gero elikagai jakinetan. Dena den, prozesatu gabeko elikagai freskoetan hautemandako HAP kopurua murriztu egin da azken 10 urteotan, eta, beraz, ondoriozta dezakegu HAPak murriztu egin direla ingurumenean.
Elikagaien industriako prozesatzea:
HAPak zerealak eta olioak industrialki lehortzeko prozesuan agertzen dira, baita arraina eta haragia ketzeko prozesuan ere.
Etxeko eta jatetxeetako kozinatzea:
Etxean eta jatetxeetan, elikagai koipetsuei, adibidez, haragiei, arrainei eta horietatik eratorritako elikagaiei kozinatze-teknika jakinak aplikatzean sortzen dira HAPak.
2. Elikagaien bidezko espozioa
Biztanleria talde guztiak HAPekiko esposizioan gehien jartzen dituzten elikagaiak hauek dira:
Zerealak
eta zerealez egindako produktuak
Arrainak
eta arrantzatik eratorritako produktuak (batez ere, ketuak)
Parrillan prestatutako elikagaiak
Bereziki haragiak eta arrainak
Neurri txikiagoan, beste elikagai batzuek ere izan ditzakete HAPak, adibidez: olioek eta gantzek, tuberkuluek, lekaleek, esneak eta kafeak.
Dena den, hainbat faktorek baldintzatzen dute HAPen kontzentrazioa elikagaietan:
Erabilitako energia-iturria: HAP gehiago sortzen dira ikatza erabilita energia elektrikoaz baliatzen diren iturriak erabilita baino.
Elikagaiek bero-iturriarekiko duten kontaktua: Elikagaiaren gantza bero-iturriaren gainean erortzeak eta elikagaia zuzenean garrekin kontaktuan egoteak HAP gehiago sortzea eragiten du.
Konbustioaren tenperatura: 300 ºC-400 ºC da muga kritikoa. Hortik gora sortzen dira HAPak.
Elikagaiaren konposizio nutrizionala: zenbat eta gantz eta proteina gehiago eduki, orduan eta HAP gehiago sortzen dira.
Petroliotik eratorritako parafinak eta olio mineralak elikagaiekin kontaktuan dauden piezak lubrifikatzeko erabiltzeak (adibidez, parrillak) handitu egiten du elikagaietan dauden HAPen kopurua.
3. Giza osasunean dituen ondorioak
Toxikotasuna
HAPek, kutsatzaile kimiko gehienek bezalaxe, toxikotasun akutua edo kronikoa eragin dezakete:
Toxikotasun akutua: HAPek narritadurari lotutako ondorio akutuak eragin ditzakete azalarekin edo begiekin kontaktuan egoteagatik, arnas hutsegiteak berauek inhalatzeagatik eta are kalteak nerbio-sisteman.
Toxikotasun kronikoa: Epe luzera, HAPak irensteak eragin toxikoa izan dezake hainbat sistematan: hematologia-, erreprodukzio-, immunitate- eta garapen-sistemetan, hain zuzen.
Banakako azterketa eginda, HAP guztiek ez dituzte ondorio berdinak pertsonen osasunean, baina, hala ere, badaude 12 HAP animaliekin esperimentatzerakoan aktibitate kartzinogenikoa erakutsi dutenak. Gauzak horrela, Minbiziari buruzko Nazioarteko IkerketaZentroak kategoria hauetan sailkatu ditu:
1. taldea. Eragile kartzinogenoa gizakientzat: Bentzo(a)pirenoa.
2A Ziurrenik kartzinogenoa gizakientzat: Dibenzo(a,h)antrazenoa eta dibenzo(a,l)pirenoa.
Oro har, HAPak bi edo konposatu gehiagoren nahaste gisa aurkitzen dira, eta, beraz, EFSAK 4 HAP markatzailea erabiltzea gomendatzen du HAP kantzerigenoek elikagaietan duten presentzia eta ondorioak neurtzeko. Hau da: benzo(a)antrazenoa, benzo(b)fluorantenoa, benzo(a)pirenoa eta krisenoa. Bada, markatzaile hori erabiltzen da elikagaien bidezko kutsatzaileei buruzko Europako legerian.
ERREFERENTZIAZKO BALIOA
BMDL10: 0,07, 0,17, 0,34 mg/gorputzeko pisuaren kg/egun bentzopirenoaren, HAP2ren eta HAP4ren efektu genotoxiko eta kartzinogenoetarako (MOE >10000)
Arrisku taldeak
Haurrak
HAPen esposizioarekiko talde kalteberena haurtxoak eta haur txikiak dira, beren ezaugarri fisiologikoengatik nahiz elikaduragatik. Izan ere, lehen urteetan kontaminatzaile kimiko horiek izan ditzaketen zerealak jaten dituzte.
4. Arriskuaren Ebaluazioa
Ondorioak
EFSAk 2008an egin zuen hidrokarburo aromatiko poliziklikoen arriskuei buruzko ebaluazioan, ondorioztatu zuen batez besteko ingestioa ez dela arriskutsua osasun publikorako, HAPak dituzten elikagai asko kontsumitzen dituzten biztanleria-taldeen kasuan izan ezik; talde horientzat ezin da baztertu nolabaiteko arrisku bat, gainditu egiten baitituzte erreferentziako balio toxikologikoak.
Balioztatutako ingesioak
Dena den, EFSAk ezin izan du eguneko ingesta toleragarria zehaztu HAPen ondorio kantzerigenoei dagokienez; gauzak horrela, arriskuaren ebaluazioa egiteko esposizio-marjinaren (MOE) hurbilketa erabili da, zeinak substantzia batek elikagaietan duen arriskua neurtzen baitu, baina arriskua kuantifikatu gabe. EFSAk ezarri du MOE 10.000 edo handiagoa bada, substantzia genotoxiko eta kantzerigenoek arrisku-maila baxua dutela osasun publikoari dagokionez.
EFSAk 2008an HAPen arriskuei buruz egindako ebaluazioan, MOEk izan ziren:
Batez besteko kontsumoa egiten duten herritarrentzat (hau da, HAPak dituzten elikagaiak noizean behin hartzen dituztenentzat), MOE 10.000tik gorakoa da, eta, beraz, ez dago osasun publikorako arriskurik.
Asko kontsumitzen duten herritarrentzat (hau da, HAPak dituzten elikagaiak oso maiz hartzen dituztenak), MOE 10.000 edo baxuagoa da, eta, beraz, ezin da arriskurik baztertu.
HAPen ingestio zenbatetsiak eta esposizio-marjinak (MOE) Europan (EFSA, 2008)
HAPak
Ingestioa (ng/gorputzeko pisuaren kg/egun)
MOE batez besteko esposizioa
Batez besteko kontsumitzailea
Muturreko kontsumitzailea
Batez besteko kontsumitzailea
Muturreko kontsumitzailea
Bentzopirenoa
3,9
6,5
17.900
10.800
HAP2
10,7
18
15.900
9.500
HAP4
19,5
34,5
17.500
9.900
Ziurgabetasunak
EFSAk ziurgabetasun eta/edo informazio-gabezia hauek identifikatzen ditu HAPekiko esposizioa ebaluatzeko garaian:
Europa osoa ordezkatuta ez egotea elikagaietan dagoen HAPen kopuruari buruzko datuetan.
Laginketa zuzendu eta ausazkoaren datu analitikoen erabilera.
Gehieneko mugan 97,5 pertzentila erabiltzeak esposizioaren gehiegizko zenbatespena eragin dezake.
Ikerketa gehiago egin behar da elikagai-olioak eta gantzak prozesatzeko ekoizpenari eta metodoei buruz, baita elikagaiak lehortu eta ketzeko prozesuei buruz ere.
Esposizio-marjinaren ikuspegia.
Datu toxikologikoak falta dira HAP indibidualetarako, baita HAP ezberdinen nahasteen aho bidezko kartzinogenizitateari buruzkoak ere.
5. Arriskuen prebentzioa eta kontrola
Ez dago tratamendurik elikagaietako HAPak desagerrarazteko. Horregatik, prebentzio-neurriak ingurumeneko HAPak murriztera bideratuta daude, batez ere industria-jardueretako igorpenak murriztuz.
5.1. Elikakatean
Elikagaiak eraldatzean, garrantzitsua da higiene- eta manipulazio-arloan jardunbide egokiak eta arriskuak aztertzeko programak zein kontrol estuko guneak (APPCC) ezartzea.
5.2. Etxean
Etxean elikagai koipetsuak kuzinatzeko erabiltzen ditugun teknika batzuek HAP gehiago sortzea eragiten dutenez, hau egitea gomendatzen da:
Haragiak, arrainak eta itsaskiak parrillan eta barbakoan erretzeko teknikak erabiltzeko maiztasuna murriztea.
Elikagai koipetsuak frijituta, labean erreta edo xigortuta kuzinatzea.
Europar Batasunean Europako Batzordearen 2023ko apirilaren 25eko 2023/915 (EB) Erregelamenduak elikagai jakin batzuetako HAP-edukiaren gehieneko mugak arautzen ditu. Erregelamendu hori elikagaietako kutsatzaile jakin batzuen gehieneko mugei buruzkoa da eta 1881/2006 (EE) Erregelamendua indargabetzen du.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Cookie Estatistikoak/Estadísticos
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.