Itsas biotoxinak hainbat itsas mikroorganismok, eskuarki algek, sintetizatzen dituzten toxinak dira. Alga horien hazkunde edo loratze handia dagoenean (“marea gorriak”), toxina horiek masiboki ekoizten dira, eta hori kaltegarria da itsas ekosistemarako. Ondorioz, itsas organismoek, hala nola molusku bibalbioek, gasteropodoek eta krustazeoek toxina horiek metatzen dituzte, eta kontsumitzen badira, gizakien osasunarentzat arriskua ekar dezakete.
Hainbat itsas biotoxina mota daude, haien egitura kimikoaren arabera, eta askotariko intoxikazioak sortzen dituzte; intoxikazio larrien kasuetan heriotzak ere eragin ditzakete.
EFSAk legez araututako askotariko itsas biotoxinen arriskuen ebaluazio ugari egin ditu, eta ondorioztatu du balitekeela egungo mugek ez babestea biztanle-talde guztiei, muturrek kontsumoa eginez gero.
Europako araudiak itsas biotoxinekin kutsatutako edozein arrantza-produktu suntsitzera behartzen du, toxikotasun altua dutelako, molusku bibalbioak, gasteropodoak eta krustazeoak izan ezik, horietarako gutxieneko kontzentrazio bat onartzen baita.
Itsas biotoxinek eragindako intoxikazioei aurrea hartzeko estrategia nagusia itsaskiak establezimendu baimenduetan erostean datza, baimendutako lekuetatik atera direla ziurtatzeko. Itsaskia egosita ere ez dira biotoxinak suntsitzen, gehienak termoegonkorrak direlako.
Itsas biotoxinak zenbait itsas mikroorganismok, eskuarki dinoflagelatuek (algak), sintetizatzen dituzten konposatu kimikoak dira.
Algen hazkuntza masiboko aldietan, “marea gorriak” eragitera irits daitezke; horrela deitzen zaie urak kolore gorrixka hartzen duelako mikroorganismo horien presentziagatik, nahiz eta beste kolorazio batzuekin ere ager daitezkeen (mikroorganismoaren arabera); hortaz, arlo zientifikoan alga-loratze kaltegarri gisa ezagutzen dira gehiago.
Ez dakigu zein diren biotoxinak sortzen dituzten algen loratzeak eragiten dituzten arrazoiak; hala ere, uretako mantenugaiek, eguraldiak eta ontzien trafikoak eragina izan dezaketelako susmoa dago; izan ere, bai toxina bai mikroorganismo ekoizlea garraiatu ditzakete lasta-uren bitartez.
Biotoxinen bi talde handi daude: hidrofilikoaketalipofilikoak.
Biotoxina hidrofiliko nagusiak hauek dira:
Azido domoikoa (DA).
Saxitoxina (STX), toxina paralitiko (PST) ere deitua.
Tetrodotoxinak (TTX).
Biotoxina lipofilikoen artean hauek aurki ditzakegu:
Azido okadaikoa (OA)
Iesotoxinak (YTX)
Pektenotoxinak (PTX)
Azaspirazidoen taldeko toxinak (AZA)
Imina ziklikoak (IC)
Ziguatoxinak (CTX)
Brebetoxinak (NST)
Gainera, biotoxina anfipatiko batzuk ere badaude, hau da, mutur hidrofiliko bat eta beste mutur lipofiliko bat duten molekulak dituztenak; ez dira aipatutako sailkapenean sartzen. Kategoria horretan daude palitoxinak (PITX).
2. Transmisioa
Toxinak bide bakar batetik transmiti dakizkieke pertsonei:
Elikagaia – pertsona
toxinekin kutsatutako elikagaiak kontsumituta.
3. Efektuak gizakien osasunean
3.1. Toxikotasuna
Itsas biotoxinek kontzentrazio baxuetan ez dute ondorio kaltegarririk, baina kantitate handietan sintoma larriak eragin ditzakete pertsona eta animalietan.
Biotoxinaren eta elikagaian duen kontzentrazioaren arabera, sindrome desberdinak ager daitezke, eta nagusiki sintoma diarreikoak, neurotoxikoak, paralitikoak eta anamnesikoak sortzen dituzte.
Taula honetan agertzen dira biotoxina nagusiak, horiek sortzen dituen mikroorganismoa, eragiten duen intoxikazioa eta pertsonetan eragiten dituzten sintomak.
Biotoxina
Microorganismo ekoizlea
Intoxickazioa /Sindromea
Sintomak pertsonetan
Toxina neurotoxikoa (NSP)
Gymnodinium breve
Intoxikazio neurotoxikoa itsaskiagatik
Arnasaren erritmoa murriztea Gorputzeko tenperatura murriztea Hotzikarak Izerdia Inurridura Bronkio-uzkurdura Arritmia Kilimak ezpain, aurpegi eta gorputz-adarretan
Irregulartasunak bihotz-eroapenean Goragaleak Gorakoak Beherakoa Hipotentsioa Tenperatura-aldaketak Arranpak Paralisia Koma
Biotoxinen toxikotasun akutua kontuan izanda, EFSAk Erreferentziazko Dosi Akutua (ARfD) ezarri zuen 2009an biotoxinen talde batzuetarako; hau da, kontsumitzaileen osasunerako arrisku hautemangarririk gabe 24 orduan edo gutxiagoan ahoratu daitekeen elikagai bateko substantzia-kantitatearen balio zenbatetsia, gorputzeko pisuan adierazita (mg/kg edo μg/gorputz-pisuaren kg)
Biotoxina
ARfD (EFSA)
OA eta antzekoak
OA eg-ren 0,3 µg / g.p. kg.
PST
STX eg-ren 0,5 µg / g.p. kg.
YTX
YTX eg-ren 25 µg / g.p. kg.
DA eta isomeroak
DA eg-ren 30 µg / g.p. kg
AZA
AZA1 eg-ren 0,2 µg / g.p. kg.
PTX
PTX2 eg-ren 0,8 µg / g.p. kg.
2. Taula: Biotoxina-kantitateen balio zenbatetsia (EFSA, 2009)
EFSAk erabaki zuen ezin zirela ezarri epe luzeko erreferentziazko balio toxikologikoak, toxikotasun kronikoaren datuak falta zirelako oro har.
3.3. Arrisku taldeak
Itsas biotoxinen esposiziorekiko biztanle-talde zaurgarriena itsaski-kantitate handiak kontsumitzen dituztenak dira; izan ere itsas biotoxinak itsas organismo iragazleen haragian metatzen dira gehienbat, hala nola molusku bibalbioetan, eta neurri txikiagoa, gasteropodoetan eta krustazeoetan.
Itsaski-kantitate handiak kontsumitzen dituzten pertsonak
4. Elikagaien bidezko espozioa
Itsas biotoxinak bide bakarretik transmititu dakizkieke pertsonei, barruan toxinak metatuta dituzten arrain eta/edo itsaskiak kontsumituz.
Itsas biotoxinekin kutsatutako arrisku handieneko elikagaiak itsas organismo iragazleak dira, esate baterako molusku bibalbioak (txirlak, muskuiluak, ostrak eta bieirak) eta, neurri txikiagoan, gasteropodoak eta krustazeoak.
Europan, urtero itsas biotoxinekin zerikusia duten 12-14 alerta jakinarazten zaizkio RASFFri, horiek guztiak arrantza-produktuekin eta horien eratorriekin lotuta.
Molusku Bibalbioak
Txirlak, muskuiluak, ostrak eta bieirak.
Gasteropodoak y krustazeoak
Neurri txikiagoan
5. Arriskuaren ebaluazioa
5.1. Ingestio zenbaetsiak
EFSAk irizpen bat eman zuen 2010ean, eta legez araututako itsas biotoxinei buruz egindako irizpen guztien emaitza laburtzen zuen. Agiri horretan, erreferentzia-dosi akutua, Europar Batasunean itsaskia kontsumitzearen ondoriozko esposizio-mailak eta eskuragarri dauden hautemate-metodoak zehaztu zituen.
2010eko ebaluazio horretan, EFSAk iradoki zuen bazitekeela OA, AZA, STX eta DA taldeetako biotoxinetarako legezko mugek ez babestea kontsumitzaileen gama zabal osoa, muturreko kontsumoa kontuan hartuz gero. Aldiz, EFSAk iritzi dio seugurak direla YTX eta PTXetarako legezko mugak.
* Nabarmendu behar da EFSAk arriskuen ebaluazioetan itsaski-haragiaren 400 gramoko anoa erabili duela, kontuan izanik, herrialde batzuetan, besteak beste Espainian, kontsumoa askoz ere baxuagoa dela (43-65 gr/egun, itsaskia guztira), eta, beraz, arriskua gehiegi balioestea ekarriko luke.
5.2. Gomendioak
EFSAk gomendio nagusi hauek egin ditu orain arte egindako arriskuen ebaluazioetan identifikatutako ziurgabetasun eta/edo informazio-hutsuneak oinarri hartuta:
Itsas biotoxinak sortzea eragiten duten algen loratze-faktoreen azterketa.
EBko herrialdeetan itsaskien kontsumoari buruzko datuak zabaltzea, eta anoen tamaina eta kontsumo-maiztasuna sartzea, itsaski mota desberdinetarako.
Elikagaietan biotoxinek duten presentziari buruzko datuak zabaltzea.
Toxina-talde batzuetarako genotoxikotasunari, ahozko toxikotasunari eta toxikotasun-mekanismoei buruzko informazio osagarria, bai eta kutsatutako itsaskietan elkarrekin bizi diren toxina-talde desberdinen toxikotasun konbinatuari buruzko informazioa ere.
Epe luzeko toxikotasun kronikoari buruzko datuak eskuratzea.
ARfDrako gizakien datu epidemiologikoen mugaketa (soilik arratoiekin eginiko entsegu esperimentaletan).
Metodo azkar, funtzional eta biomolekularrak garatzea, eta ahalegin handiagoa egitea metodoen baliozkotzean laborategien artean.
6. Arriskuaren prebentzioa eta kontrola
6.1. Elikakatean
Algen hazkunde masiboaren arrazoiak zein diren ez dakigunez, eta, beraz, biotoxinak zergatik agertzen diren, zaintza eta kontrol sakona egin behar da kostaldean eta hazkuntza-eremuetan, itsaskiak ekoizten eta ateratzen diren eremuetan itsas biotoxinen gertakari toxikorik dagoen antzemateko. Gertakari horiek jazotzean, agintari eskudunek ekoizpen-eremuak ixten dituzte, itsaskiak ateratzea debekatzen dute eta horiek merkaturatzea debekatzen dute.
Horrenbestez, itsas biotoxinen bidez intoxikatzeari aurrea hartzeko neurri bakarra itsaskiak baimendutako eremuetatik ateratzea da.
6.2. Etxean
Itsaskiak saltzeko baimena duten establezimenduetan erosi behar dira beti itsaskiak; izan ere, era horretan bermatzen da produktuak baimendutako eremuetatik atera direla eta araudiak ezartzen dituen kontrol sanitario guztiak betetzen dituztela.
Bestalde, biotoxinak termoegonkorrak dira; hortaz, ez dira suntsitzen sukaldean prestatzen badira ere. Aitzitik, itsaskiak egosteak itsaskien haragian itsas biotoxina lipofilikoen kontzentrazioa bikoiztea eragin dezake.
7. Legezko mugak
Europako 853/2004 Erregelamenduak, animalia-jatorriko elikagaien higiene-arau espezifikoak ezartzen dituenak, itsas biotoxinen egungo gehieneko mugak ezartzen ditu, iesotoxinena izan ezik (YTX), azken horren gehieneko muga 786/2013 (EE) Erregelamenduak aldatu baitzuen.
Taula honetan laburtzen dira molusku bibalbio, ekinodermo, tunikatu eta itsas gasteropodoei aplikatu beharreko legezko gehieneko mugak; izan ere, beste itsas produktuek ezin dute biotoxinarik izan.
Itsas biotoxina
Muga
Erregelamendua
PST
*STXdiHCl eg-ren *800 µg/kg
853/2004(EE) Erregelamendua
AST
20 mg azido domoiko/kg
853/2004(EE) Erregelamendua
AZA taldeko toxinak
*AZA eg-ren **160µg /kg
853/2004(EE) Erregelamenduaren akatsen zuzenketa
YTX
*YTX eg-ren ***3,75g /kg
786/2013 Erregelamendua
OA, DTX eta PTX
* azido okadaiko eg-ren 160 μg /kg
853/2004(EE) Erregelamendua
3. Taula: Molusku bibalbio, ekinodermo, tunikatu eta itsas gasteropodoei aplikatu beharreko legezko gehieneko mugak
*Guztizko toxikotasunaren ekibalentzia EFSAk gomendatutako toxikotasunaren ekibalentzia-faktoreen bitartez edo EFSAren eguneratutako irizpenen bitartez kalkulatu da.
Neurri horiekin batera, 852/2004(EE) Erregelamenduak, elikagai-produktuen higieneari buruzkoak, molusku bibalbioak biltzeko eremuen sailkapena ezartzen du.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.