Sugar-atzeratzaileak produktu kimikoen nahasketak dira eta sukoitasuna murrizteko erabiltzen dira kontsumo-produktu askotan, hala nola plastikoetan, ehunetan eta ekipamendu elektronikoetan. Polimeroei kimikoki lotuta ez daudenez, ingurunera iragazi daitezke.
Normalean kimikoki egonkorrak eta biometagarriak dira, ondorioz, sugar-atzeratzaile bromatuak ingurunera iristen dira erabileraren bidez edo horiek sortzen dituzten hondakinen ondorioz, airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez.
Europar Batasunean zenbait sugar-atzeratzaileen erabilera debekatuta edo mugatuta dago, sugar-atzeratzaile bromatuena batez ere (SAB); hala ere, ingurunean duten iraunkortasuna dela eta, substantzia kimiko horiek osasun publikoari dakarzkioten arriskuei buruzko zalantzak daude oraindik.
Gizakien esposizio-bide nagusia giro-hautsa da, etxean, lanean nahiz autoan, baina elikagaien bidezko esposizioa ere bada, biometagarriak direlako, neurri txikiagoan bada ere.
Substantzia kimiko horiek elikagaietan eta ingurunean murrizteko neurri nagusia erabilera murriztea da. Europar Batasunean gizakientzat arriskutsuenak diren konposatu batzuk debekatuta daude dagoeneko.
Sugar-atzeratzaileak produktu kimikoen nahasketak dira eta sukoitasuna murrizteko erabiltzen ira kontsumo-produktu askotan, hala nola plastikoetan, ehunetan eta ekipamendu elektronikoetan. Polimeroei kimikoki lotuta ez daudenez, ingurunera iragazi daitezke.
Normalean kimikoki egonkorrak eta biometagarriak dira, ondorioz, ingurunera iristen dira erabileraren bidez edo horiek sortzen dituzten hondakinen ondorioz, airearen, uraren eta lurzoruaren bitartez.
Europar Batasunean zenbait sugar-atzeratzaileen erabilera debekatuta edo mugatuta dago, sugar-atzeratzaile bromatu batzuena batez ere (SAB).
EFSAren lehen irizpen zientifikoak, 2010ean, elikagaien eraginpean egoteagatik Europako biztanleriarentzat arriskutsuak izan daitezkeen bost SAB talde nagusi identifikatu zituen:
Ingurunean eta elikagaietan aurkitzen dira, nagusiki, SABak ekoiztearen eta erabiltzearen ondorioz. Begetarianoen kasuan, esposizioa baxuagoa da; izan ere, landare-jatorriko produktuetan animalia-jatorrikoetan baino presentzia baxuagoa da. Kasu askotan, elikaduratik ez datorren esposizioa handiagoa izan daiteke, ingurunean duen presentzia dela eta.
Dietaren bidezko esposizio nagusia BDE-47k eta BDE-209k eragiten dute. Etxeetan PBDE dagoenez eta autoen poluzioaren ondorioz, haurren esposizio-iturri garrantzitsua da, bereziki BDE-209rena. Hala ere, BDE-47aren, BDE-153aren eta BDE-209aren kasuan, ez dirudi gaur egun elikagaien bidezko esposizioak osasun-arazoak sortuko dituenik.
BDE-99aren kasuan, esposizioaren marjinak adierazi zuen gaur egungo elikagaien bidezko esposizioa arriskutsua izan daitekeela osasunarentzat, batez ere haur txikienetan (bat eta hiru urte bitartekoetan).
Europako dietaren bidezko esposizio handiena BDE-209k eragiten du, eta, ondoren, BDE4-7k; biek ala biek esposizio-maila handiagoak dituzte haurretan. BDE-49ren eta -138ren esposizio baxuena haurtxoek dute; aldiz, BDE-49ri eta -209ri dagokionez, esposizio baxuena helduek dute.
Esposizio handiena dakarten dietako elikagai-produktuak hauek dira:
BDE-28, -99, -153, -183 eta -209: Haragia eta haragikiak.
BDE-47 eta -100: Arrainak, anfibioak, narrastiak eta ornogabeak.
BDE-49, -138 eta -154: Animalia- eta landare-koipeak.
Arriskuaren karakterizazioari buruz, 2024ko txostenak honako hau dio:
Ondorioztatu zen datu toxikologikoak ez dituzten kidekoekiko esposizioak (BDE-28, -49, -100, ‑138-, -154, -183) ez duela eragin handirik, suposatuz ez direla BDE-47 baino toxikoagoak.
Taldeak uste du PBDE-ek osasun-arazoak ekar diezazkieketela adineko pertsonei,haurrei eta nerabeei, baina datuetan zalantza handia dago.
Ondorioztatu da gizakion esnean neurtutako batezbesteko esposizio-mailak ez dietela osasun-arazorik eragiten haurtxoei.
Osasun-arazoak eragiteko aukera txikiagoa da efektu neurokonduktualetarako ugalketa-/garapen-efektuetarako baino.
Orokorrean, CONTAM taldeak ondorioztatu zuen emaitzetako esposizio-mailek indartzen dutela litekeena dela Europako biztanleriak gaur egun PBDE-ekiko duen esposizio dietetikoak osasun-arazoak sortzea.
2.2. Hexabromoziklododekanoak (HBCDD)
HBCDD horiek batez ere eraikuntzan, materialen enbalajean eta ehunetan ekoizten eta erabiltzen direlako daude ingurunean eta elikagaietan. Europar Batasunean, HBCDDak baimenduta egon ziren 2015eko abuztura arte, data horretatik aurrera, aplikazio batzuetarako bakarrik baimentzen dira gizakien osasunean dituzten kontrako efektu posibleak direla eta.
HBCDDeekiko elikagaien bidezko esposizio-iturri nagusiak arraina, arrautzak, ganadu-haragia eta eskortako hegaztiak dira.
EFSAk ondorioztatu du Hexabromoziklododekanoekiko (HBCDD) elikagaien bidezko esposizioak Europar Batasunean ez duela osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik. Gainera, ez da oso litekeena etxeko hautsetik datozen HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikiei, osasun-arazoak planteatzea.
TBBPA, batez ere, sugar erreaktiboaren atzeratzaile gisa erabiltzen da, epoxi eta polikarbonato erretxinekin batera. Iraunkortasun txikia du erreakzio kimiko abiotikoak izateko kalteberatasunagatik. TBBPAren deribatuak konposatu neutroak dira eta TBBPAk baino hidrofobikoagoak. Jasotako elikagaien laginetan identifikatutako balio guztiak kuantifikazio-mugaren (LOQ) azpitik zeuden.
Giza-esnearen bidezko haurtxoen esposizioak ez du osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik.
EFSAk iritzi zientifiko bat eman zuen 2010eko urrian, eta iritzi horretan adierazi zuen bifenilo polibromatuek (PBB) ez zutela elikagaien bidezko esposizioaren ondoriozko arriskurik. Europan debekatuta dago horiek ekoiztea eta erabiltzea eta ingurumenean dagoen kontzentrazioa txikia eta txikitzen ari da.
Arrain koipetsuen ohiko kontsumitzaileen PBB kontsumoa (>% 8 koipea) MOE baino 6 magnitude-ordena baxuagoa da, eta bularreko haurrena MOE baino 5 magnitude-ordena baxuagoa gutxi gorabehera. Ondoriozta daiteke, beraz, ez dela kezkagarria Europako biztanleriaren PBBrekiko dietaren bidezko esposizioaren arriskua, ezta animaliengan egiten diren esperimentuen eta gizakiengan izaten dituen ondorioen arteko aldeak kontuan hartuta ere.
2011 EFSAK argitaratako txostenan, toxikotasunaren ondorio nagusiak gibelean, hormona tiroidearen homeostasian eta ugalketa- eta nerbio-sisteman identifikatu ziren. PBDEek kalteak eragiten dituzte DNAn, oxigeno-espezie erreaktiboen indukzioaren bidez. Neurogarapenaren gaineko eragina identifikatu zen elikagaien bidezko esposizio-arriskuari lotutako balorazio kritikoaren irizpidetzat.
PBDE-ek kaltzio mitokondrialaren homeostasian esku hartzen dutelako gero eta ebidentzia handiagoak daude, eta, ondorioz, oxidazio-estresa eta apoptosia eragiten dute zelula neuronaletan.
Ikusi da, zehazki, BDE-209 neurotoxikoa dela hormona tiroideorako.
PBDE-ek eta horien metabolitoek aril hidrokarburoen hartzaileen (AHR) agonista edo antagonista ahul gisa jardutearen ebidentzia batzuk daude.
Eskuragarri dagoen ebidentziak iradokitzen du zenbait PBDE gai direla androstanoaren hartzaile konstitutiboaren/pregnanoaren X hartzailearen (CAR/PXR) adierazpen genetikoa aktibatzeko.
In vitro ikerketak oinarri hartuta, taldeak ondorioztatu du PBDE-ek kalteak eragin ditzaketela DNAn, zeharkako ekintza-mekanismo baten bitartez.
3.2. Hexabromoziklododekanoak (HBCDD)
Toxikotasunaren ondorio nagusiak gibelean, hormona tiroidearen homeostasian eta ugalketa- eta nerbio-sisteman identifikatu ziren. HBCDDak ez dira genotoxikoak, eta kartzinogenizitatea ez da ondorio kritikotzat hartzen. Neurogarapenaren gaineko eragina ezarri zen elikagaien bidezko esposizio-arriskuari lotutako balorazio kritikoaren irizpide gisa.
Salbuespen bakarra bularreko haurrak dira, ama-esne ugari eta HBCDD maila handikoa kontsumitzen baitute. Kasu honetan, EFSAk ondorioztatu zuen esposizioak osasun-arazo bat ekar dezakeela, eta adierazi zuen datu gehiago behar direla ama-esnearen HBCDD mailei buruz, esposizioaren ebaluazio sendoagoa egin ahal izateko.
3.3. A Tetrabromobisfenola (TBBPA)
Toxikologiari buruzko informazio urriak adierazten du TBBPAren aho bidezko bioerabilgarritasuna % 70 ingurukoa dela. Xurgatu ondoren, ehunetan banatzen da, eta berehala iraizten da eginkarietan behazunen bidez. Gizakietan, TBBPAren batez besteko bizitza 48-72 ordu bitartekoa da.
Azterketa apurrek ez dute adierazten eragin teratogenikorik, ezta genotoxikorik ere, eta ez dago kartzinogenoa izan daitekeen zantzurik.
Giza-esnearen bidezko haurtxoen esposizioak ez du osasun-arazorik ekartzen. Are gehiago, ez dirudi oso ohikoa denik etxeko hautseko HBCDDekiko esposizio gehigarriak, batez ere haur txikienak, osasun-arazoak sor ditzakeenik
Ikusten da toxikotasun handiena hormona tiroidearen homeostasian gertatzen dela. Sugar-atzeratzaile bromatu gehienetan ez bezala, gibelean ez da TBBPAren toxikotasunik ikusten.
3.4. Bifenilo polibromatuak (PBB)
Frogatu da PBBek sistema endokrinoari eragiteko ahalmena dutela. Animalietan egindako ikerketen ebidentziak adierazten du PBBrekiko esposizioak eragina duela hormona tiroidearen eta ugalketa-organoen homeostasian, eta ondorio kaltegarriak eragiten dituela ondorengo belaunaldietan. Halaber, PBBrekiko esposizioak lokomozio-jardueran eta jarduera orokorrean hainbat sintoma neurologiko eta portaera-alterazio eragiten dituela erakusten duten ebidentziak daude. Haurdunaldiaren lehen faseetan fetua berriz xurgatzea eragin dezakete, eta fase aurreratuagoetan, pisu gutxiagoko eta malformazio txikiekiko haurrak izan daitezke. Laborategiko probetan ikusi da kartzinogenikoak direla ekintza ez-genotoxiko baten ondorioz.
4. Prebentzio-neurriak eta arrisku-kontrola
4.1. Elikakatean
Prebentzio-neurrien helburua, batez ere, ingurumenean sugar-atzeratzaileen maila murriztea da, industrian gutxiago erabiliz.
HBCDDak 2015ean debekatu ziren EBn, zenbait erabileratan izan ezik, eta 2004an eta 2008an hainbat PBDE debekatu ziren. 1983an debekatu egin zen gorputzarekin kontaktuan zeuden ehunetan PBB erabiltzea, 2006an kable elektrikoetan, besteak beste, eta gaur egun debekatuta dago EBn PBB ekoiztea.
4.2. Etxean
Sugar-atzeratzaileen konposatuekiko esposizio handiagoa ingurumenean duten presentziak eragiten du, batez ere etxean, ibilgailuen barnealdean eta lantokietan; hori dela eta, murriztu egin behar dira, kontsumo-ondasunen ekoizpenean horien erabilera mugatuz.
Hala eta guztiz ere, beti komeni da higiene-jarraibide hauek betetzea etxean elikagaiak manipulatzean:
Elikagaietan higiene- eta kontserbazio-jardunbide egokiak:
Eskuak garbitu edozein elikagai manipulatu aurretik.
Tresnak, taulak eta gainazala desinfektatu.
Hotz-katea mantendu, elikagai gordinak garraiatzen diren bitartean.
Gordinik jan behar diren frutak eta barazkiak ondo garbitu.
Ongi kuzinatu purean pestratutako barazkiak eta oro har elikagaiak.
Kontsumitu ondoren, ahalik eta lasterren hoztu soberakinak (5ºC).
Ekidin elikagai gordinen eta kuzinatuen arteko kutsadura gurutzatua.
Ez desizoztu elikagaiak giroko tenperaturan, hozkailuko beheko aldean
baizik.
Kontserbatze-epeen eta tenperaturen jarraibideak errespetatzea, baita elikagaien etiketako iraungitze-data ere.
OMEren 5 gakoak, elikagaiak prestatzerakoan eta kozinatzerakoan higiene- eta manipulazio-jardunbide egokiak betetzeko:
Erabili ur eta lehengai seguruak.
Garbitu ongi fruta eta barazkiak kanilako ura erabiliz, gordinik kontsumitu behar badira.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.