COVID-19 eta Elikagaien Segurtasuna

GOGORATU: EZ DAGO BIRUSA ELIKAGAIEN BIDEZ TRANSTIMITZEN DELA DIOEN EBIDENTZIARIK

COVID-19a (koronabirusa) elikagaien bidez transmititzen da?

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ebatzi du gaur egun ez dagoela frogarik egiaztatzeko COVID-19a dela-eta elikagaiak arriskutsuak direla osasun publikorako. Orain arte, ez da jakinarazi COVID-19aren inolako transmisiorik elikagaiak kontsumitzearen ondorioz, eta antzeko koronabirus-agerraldien esperientziek —adibidez, arnas sindrome akutu larria (SARS-CoV) eragiten duen koronabirusa, edo Ekialde Ertaineko arnas sindromea eragiten duena (MERS-CoV)— argi uzten dute ez zela elikagaiak kontsumitzearen bidezko transmisiorik egon.

Koronabirusek ostalari bat behar dute hazteko (animalia edo gizakia), eta ez dira elikagaietan garatzen. Elikagaiak kozinatzea nahikoa litzateke birusak hiltzeko. SARSaren kasuan, tratamendu eraginkorra da elikagaia 60 ºC-tan jartzea, gutxienez 30 minutuz.

Bestalde, ez dago frogarik ontzi kutsatuek infekzioa transmititzen dutela esateko, nahiz eta badakigun birusak hainbat egun iraun dezakeela gainazal batzuetan.

Nola transmititzen da COVID-19a?

Koronabirusak normalean animaliengandik pertsonengana transmititzen dira, baita pertsonatik pertsonara ere. Uste da COVID-19aren jatorria animaliengan dagoela, baina ez dugu ezagutzen pertsonenganako lehen infekzioaren jatorria.

Honela transmititzen da birusa:

  •  Zuzenean, infektatutako pertsona baten gorputz-fluidoekiko kontaktuaren bidez (eztul edo doministikuen ondoriozko suspentsioko tantak).
  •  Zeharka, infektatutako pertsona baten eztul edo doministikuen ondoriozko suspentsioko tantek kutsatutako gainazalekiko edo beste edozein elementurekiko kontaktuaren bidez.

Birusak hainbat ordu biziraun ditzake gainazaletan. Etxean erabili ohi ditugun detergenteak nahikoa dira birusa hiltzeko.

2 hilabetez elikagaien gaineko kontrol ofiziala egiteko ezohiko neurriak

COVID-19aren ondoriozko osasun-krisialdiaren egungo egoera ikusita, Europako Batzordeak neurri bat argitaratu du estatu kideei elikakatearen gaineko kontrol ofizialak modu malguagoan egitea ahalbidetzeko

Neurriak ez ditu Elikagaien Segurtasuneko funtsezko arauak aldatuko; aldiz, egoera hauek ahalbidetuko ditu:

  • Elikakatearen gaineko kontrol ofizialak, salbuespen gisa, zehazki horretarako izendatutako pertsonen bidez egin daitezke
  • Salbuespenez, halaber, laborategiak izenda daitezke kontrol ofiziala gauzatzeko, izendatutako laborategi ofizialak eskuragarri ez daudenean
  • Mugetan dokumentu elektronikoak onartuko dira, betiere jatorrizkoak albait arinen aurkezteko konpromisoa hartzen bada
  • Operadoreekiko bilera fisikoen ordez, aurrez aurrekoak ez diren bilerak egin daitezke, erabilgarri dauden teknologiak erabilita

Hasiera batean, ekainaren 1ean amaitzen zen neurri hori aplikatzeko epea; baina, Batzordeak beste bi hilabetez luzatu du, abuztuaren 1era arte, dokumentazio elektronikoa erabiltzeko aukera, kontrol ofizialak eta beste kontrol-jarduera batzuk egiteko.

Zer-nolako neurriak hartu behar dituzte elikagaien sektoreko langileek?

Dagoeneko aipatu da COVID-19a ez dela elikagaien bidez transmititzen; hortaz, neurri nagusiaren xedea da langile manipulatzaileek elkar ez kutsatzea. Ondorioz, Laneko Arriskuen Prebentzioko neurriak dira. Nolanahi ere, manipulatzaileek higiene-neurriak areagotzea laneko higiene-baldintzak hobetzeko aukera bat da, eta horrek Elikagaien Segurtasuna hobetzea ekarriko du.

Hasteko, arnas sintomak edo sukarra dutenek etxean geratu behar dute, beren lantokira joan gabe. Halaber, etxean geratu behar dute koronabirusarekin infektatuta egon litekeen pertsonaren batekin harremanetan egon badira.

Oro har:

Eskuak askotan garbitu eta/edo gel hidroalkoholikoarekin igurtzi

Eskuekin ukitzen ditugun gainazalak gehiagotan garbitu produktu desinfektatzaileekin, bereziki pertsona batek baino gehiagok erabiltzen dituzten makinak eta tresnak

Utzi gutxienez metro eta erdi bateko tartea pertsonen artean. Gomendatzen da barrerak edo kartelak jartzea, langileek segurtasun-tarte hori errespeta dezaten

Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin estali. Gero, zapia zaborretara bota berehala. Maskara erabiltzea gomendatzen da.

Saiatu begiak, sudurra eta ahoa ez ukitzen

Edonola ere, elikagaiak manipulatzen dituzten langileek eskuak garbitu behar dituzte honako kasu hauetan:

  • lanean hasi aurretik
  • kozinatuta eta jateko prest dauden elikagaiak manipulatu aurretik
  • elikagai gordinak manipulatu edo prestatu ondoren
  • hondakinak manipulatu ondoren
  • garbiketa-lanak egin ondoren
  • komunera joan ondoren
  • zintz, doministiku edo eztul egin ondoren
  • jan, edan edo erre ondoren
  • dirua, txartelak, mugikorrak eta halakoak eskuetan izan ondoren
  • balantzak, orgak, kaxak, bilgarriak eta bestelako tresnak edo elementuak erabili ondoren, baldin eta berriki beste pertsona batek erabili dituela uste badute

Koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa, flotarako, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagaien industrietarako

Protocolo

< Koronabirusaren aurrean (COVID19) jarduteko protokoloa, flotarako, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagaien industrietarako

Jarduketa-protokolo honek gomendioak eta jarraibideak ematen ditu arrantza-flotarentzat, abeltzaintza-ustiategientzat eta elikagaie-industriarentzat, pertsonen osasuna babesteko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen jarduerek aurrera egin dezaten bermatzeko. Halatan, herritarrei oinarrizko eta funtsezko zerbitzua emango zaie.

Gomendioak: Elikagaiak etxez etxeko banaketan

< Gomendioak: Elikagaiak etxez etxeko banaketan

Zerbitzu ematen jarraitzeko, ekoizleen ekonomia kaltetzea saihesteko eta elikagai freskoen xahuketa murrizteko asmoz, honako neurri hauek proposatzen ditugu etxez etxeko banaketa osasun-berme guztiekin ematen dela bermatzeko

Euskadik merkaturatze-alternatiba bat eskaintzen dio lehen sektoreari

Covid-19aren inpaktuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak, Hazi fundazioaren bidez eta foru-aldundien laguntzarekin, merkaturatze-alternatiba bat eskaintzen die orain itxita dauden tokiko azoketan haien ekoizpena merkaturatzen duten baserritarrei.

Ekimen horrek beste aukera batzuk osatzen ditu, hala nola nekazaritza-produktuen on line salmenta, baimendutako espazioetan egiten diren tokiko azokak, eta Euskadiko eta sasoiko elikagaiak nahi dituzten kontsumitzaileei produktu horiek hornitzea ahalbidetzen duten beste formula batzuk.

Koronabirusari buruzko Europako ikerketara bideratzeko aurrekontua areagotu da

Batzordeak H2020 programaren bidez laguntza gehigarri bat ematea onetsi du, lehentasunak indartzeko, horien artean koronabirusari buruzko ikerketa.

Eguneratze horretan egin diren aldaketen artean, 47,5 milioi euroko aurrekontu berria dago, martxoaren hasieran koronabirusaren agerraldiari aurre egiteko iragarri zen premiazko deialdia finantzatzeko. Deialdi horren bidez, 17 proiektu sustatu ziren.

Koronabirusen iraunkortasuna gainazaletan

Agente bioziden inaktibazio-estrategiak

Modu eraginkorrean inaktibatzen dira minutu batean etanolarekin (% 62-71), hidrogeno peroxidoarekin (% 0,5) edo sodio hipokloritoarekin (% 0,1).

Koronabirusen iraunkortasuna gainazaletan

9 egun iraun dezakete gainazal bizigabeetan, besteak beste metalean, beiran edo plastikoan.

Tenperatura altuagoetan (30 °C-tik gora) gutxiago irauten dute.

Desinfektatzeko beste neurri-mota batzuk (besteak beste, ozonoa edo erradiazio ultramorea) ez dira gomendagarriak. Gainera, horiek aplikatzeak arriskuak eragin ditzake tratamenduak aplikatzeaz arduratzen diren pertsonen artean.

Nekazaritzako elikagaien sektoreari zuzendutako laguntzak eta ekimenak

Eusko Jaurlaritzak onetsi du 14,5 milioi bideratzea elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko eta laborantza estentsiboak dibertsifikatzeko inbertsioei laguntzeko.

HAZIk txosten batean bildu ditu pandemiari aurre egiteko asmoz nekazaritzako elikagaien sektoreari zuzenduta atera diren nazioarteko ekimenak.

Nola jokatu behar dugu kontsumitzaileok elikagaiak erostean?

< EROSKETAK ETA ELIKADURA: KORONABIRUSAREN GARAIETARAKO ZENBAIT JARRAIBIDE

Erosketak egiteko eta egin ondorengo aholkuak, baita etxera ailegatu ondoren egin behar dugunaren gaineko gomendioak

Ohiko erosketa-jarraibideei jarraitu behar diegu, eta gehiegizko kontsumoa saihestu behar dugu. Beharrezkoa da arduraz kontsumitzea eta benetako beharren arabera erostea. Hala, elikagaien hornidura bermatzen lagunduko dugu eta, gainera, elikagaien xahuketa saihestuko dugu.

Saltokiak ematen ari diren jarraibideei jarraitzea une oro (pertsonen arteko tartea, salmahaietarako tartea, eskularruen erabilera…).

Garrantzitsua da jende multzo handiak saihestea eta jende gutxien dagoen uneetan joatea dendetara. Beti utzi behar da 1,5-2 metroko tartea beste pertsona batzuekin.

También evitar hablar (por el móvil, por ejemplo) muy cerca de los alimentos.

Saihestu egin behar dugu, halaber, elikagaietatik oso gertu gaudenean hitz egitea (adibidez, mugikorretik).

Geure aurpegia ukitu dugula ohartzen bagara, eskularruak bota eta beste batzuk jantzi behar ditugu.

Etxera iritsitakoan, eskuak berriro garbitu behar ditugu eta elikagaiak ohiko moduan gorde/biltegiratu.

Gordinik jan behar ditugun fruta eta barazkiak urarekin garbitu behar ditugu.

Nola elikatu behar gara etxean gauden bitartean?

Gaur egun, ez dago berariazko nutrizio-tratamendurik COVID-19 ereduarekin alderatuta; beraz, biztanleentzako elikadura osasungarrirako jarraibide berak mantentzen dira.

Saiatu elikadura osasuntsu eta orekatua izaten, bai elikagai motaren bai kopuruaren ikuspegitik, asperdurak eta jarduerarik ezak ordu artean gehiago jatera bultza baitiezazukete.

Eguneratze data: