EFSAk hau adierazi du:

" COVID-19 birusaren familiako beste koronabirus batzuen agerraldietan izandako esperientzia ikusita (hala nola, Arnas Sindrome Akutu Larriaren koronabirusa –SARS-CoV– eta Ekialde Hurbileko Arnas Sindromearen koronabirusa –MERS-CoV–), pentsa dezakegu birusa ez dela transmititzen elikagaien kontsumoaren bidez.
Oraingoz, ez dago ebidentziarik koronabirus honek beste koronabirusen portaera desberdina duela pentsatzeko”

Bestetik, Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) adierazi du seguruenik Txinan animalia bat izan zela lehen infekzioaren iturria, baina orain birusa pertsona batetik bestera ari dela zabaltzen, nagusiki gaixorik daudenek eztul edo doministiku egitean sortzen diren arnas jariakinen bidez.